Euskaltel-Euskadi, prest Kataluniako Voltako erronkari eta asteburuko klasikoei aurre egiteko

Fundación Euskadi
20 de marzo de 2026

Euskaltel-Euskadi taldeak egutegi oso bizia hasiko du asteburu honetan. Hain zuzen, Kataluniako Volta WorldTour egutegiko lehen hitzordua talde laranjarentzat astelehenetik aurrera. Hala ere, Kataluniako itzuliaren aurretik, taldeak emaitzak bilatuko ditu egun bateko bi probatan: Clásica Terres de l'Ebre (1.1), larunbatean, eta Gran Premio Primavera-Ontur (1.2), igandean.

Jon Agirre, Yago Agirre, Unai Aznar, Mikel Bizkarra, Samuel Fernández, Jokin Murgialday eta Danny van der Tuuk, Jorge Azanzaren eta Ruben Perezen zuzendaritzapean, aukeratuko zazpi txirrindulariak dira Kataluniako Voltarako (2.WWT), martxoaren 23tik 30era lehiatzeko.

Ibilbidea menditsua da eta hiru helmuga erabakigarri izango ditu: Vallter (osteguna), La Molina/Coll de Pal (ostirala) eta Queralt (larunbata). Itzulia igandean amaituko da, Bartzelonan, Montjuïceko zazpi urratseko ohiko zirkuituan.

Etapak eta ordutegiak:

  1. Martxoak 23, astelehena. 1. etapa: Sant Feliu de Guíxols - Sant Feliu de Guíxols, 172,6 km. Irteera: 12:50 / Helmuga: 16:50-17:12
  2. Martxoak 24, asteartea. 2. etapa: Figueres - Banyoles, 167,4 km. Irteera: 13:10 / Helmuga: 16:48-17:09
  3. Martxoak 25, asteazkena. 3. etapa: Mont-roig Del Camp - Vila-seca, 159,5 km. Irteera: 13:40 / Helmuga: 17:17-17:39
  4. Martxoak 26, osteguna. 4. etapa: Mataró - Vallter, 173 km. Irteera: 12:45 / Helmuga: 16:46-17:11
  5. Martxoak 27, ostirala. 5. etapa: La Seu d 'Urgell - La Molina, 155,3 km. Irteera: 11:40 / Helmuga: 15:47-16:13
  6. Martxoak 28, larunbata. 6. etapa: Berga - Queralt, 158,2 km. Irteera: 12:50 / Helmuga: 16:47-17:13
  7. Martxoak 29, igandea. 7. etapa: Bartzelona - Bartzelona, 95,1 km. Irteera: 11:50 / Helmuga: 13:54-14:05

Voltak 23 talde izango ditu (17 WorldTour eta 6 ProTeam) irteeran, eta zuzenean jarraitu ahal izango da Eurosport eta Teledeporte telebista kateen bidez.

jon-agirre-mikel-bizkarra-2-euskaltel-vuelta-andalucia-2026-etapa4-baja.jpg

Aldez aurreko hitzorduak: Terres de l'Ebre eta Ontur

Aurretik, euskal taldeak protagonismoa bilatuko du asteburuan. Albiste garrantzitsuenetako bat Txomin Juaristiren itzulera izango da. Joan den otsailaren 4an, Valentziako Voltan, lepauztaian izandako haustura gainditu ondoren, lehiara itzuliko da bizkaitarra.

  1. Terres de l'Ebre: Jon Agirre, Nico Alustiza, Mikel Bizkarra, Txomin Juaristi, Gotzon Martín, Iker Mintegi, Jokin Murgialday eta Axel van der Tuuk.
  2. Ontur: Nico Alustiza, Txomin Juaristi, Gotzon Martín, Iker Mintegi, Gari Ugarte eta Axel van der Tuuk.

Larunbatean (11:00), Clásica Terres de l'Ebre (1.1) probak 175,5 kilometroko ibilbidea du Alcanar eta Paüls artean. Proba teknikoa eta urduria da, eta Castillo de Paülseko igoerarekin amaituko da: azken lau kilometroak % 7ko batez bestekoan eta % 15erainoko arrapalak. Eurosportek zuzenean eskainiko ditu azken kilometroak. Igandean (9:45), ordea, Gran Premio Primavera-Ontur (1.2) proba ospatuko da Albaceten. Hain zuzen, jauzia ematen du profesional mailara lasterketak; 167,8 kilometro ditu sterrato tartekin eta aldapa motzekin, eta horrek ezabatze lasterketa bat iragartzen du.

Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduraduna: "Ebre eta Ontur lasterketentzat bi multzo lehiakor aurkezten ditugu helburu nagusienekin. Maila eskuragarriagoa denez, konfiantza dugu Agirre, Gotzon, Axel edo Mintegi bezalako txirrindulariekin ditugun aukeretan. Bestalde, Kataluniako Volta WorldTour maila goreneko lasterketa da. Ihesaldietan parte hartzea bilatuko dugu, eta espero dugu gure igotzaileek, Agirrek eta Bizkarrak, goi mendiko etapetan beren maila erakutsi ahal izatea".

0 Comments
Login or register to comment