Juanjo Lobatok denboraldiko bigarren garaipena eman dio Euskaltel Euskadiri

Itzuli

2021/06/23

Juanjo Lobatok denboraldiko bigarren garaipena eman dio Euskaltel Euskadiri

Alentejoko Itzuliko lehenengo etapa irabazi du esprintean

Juanjo Lobatok denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du Euskaltel Euskadirentzat. Alentejoko Itzuliko lehen etapan izan da, esprintean. Mikel Aristi taldekidea, gainera, 4. postuan sailkatu da. Eta taldeka, sailkapen buruan jarri da Euskaltel Euskadi.

Lan ona burutu du Portugalen David Echavarriren aginduetara dagoen taldeak. Etapa hasi eta berehala ihesaldia sortu da, eta taldeak ez du lortu txirrindularirik bertan sartzea. Gehienez lau minutuko aldea zabaldu dute lasterketa buruan jarri diren txirrindulariek, talde laranjak kontrolpean izan duelako lasterketa. Tropelak ihesaldia 25 kilometro faltan irentsi du.

Hortik aurrera, lasterketa esprintean jokatuko zela aurreikusita, lasterketa buruan jarri eta taldea bitan banatu da Mikel Aristiren eta Juanjo Lobatoren garaipenaren bila. Azkenean, Lobatok lortu du garaipena.

Etapa irabazlea pozik agertu da lasterketa bukatu berritan. “Taldearentzat oso garrantzitsua da garaipenak lortzea, eta zentzu horretan, oso pozik gaude. Eta zer esanik ez etapa amaierako estrategia aurreikusi bezala atera zaigula kontuan hartzen badugu”.

Bihar etapari begira, liderraren maillot berdea defendatzea eta beste etapa garaipena lortzea dira Lobatok jarri dituen helburuak. “Talde ona ekarri dugu, eta lehia horretan ibiltzea exijitu behar zaigu”.

Biharko etapa Almodovar eta Sines artean jokatuko da, 195 kilometroko ibilbidean. Eta gaurkoa bezala, litekeena da esprintean erabakitzea.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean