EUSKADI FUNDAZIOKO TXIRRINDULARIEK EGUTEGI BETEA DUTE ASTEARTETIK IGANDERA

Itzuli

2021/06/07

EUSKADI FUNDAZIOKO TXIRRINDULARIEK EGUTEGI BETEA DUTE ASTEARTETIK IGANDERA

  • Euskaltel-Euskadikoak Frantzian eta Eslovenian izango dira
  • LABORAL Kutxako neskek, berriz, igandean Espainiako Kopako lasterketa jokatuko duteValladoliden
  • Eta 23 urtez azpikoak Kantabrian izango dira, ostiralean eta larunbatean

Euskadi Fundazioko txirrindulariek ez dute atsedenerako tarterik izango. Atsedenik ez dute izango, eta asteko egun guztietan lasterketaren batean izango dira. Oraingoan, gainera, lasterketa guztiak gure mugetatik at izango dira. Guztira, egun bakarreko lau lasterketa jokatuko dituzte eta beste bi itzuli. Girinoa ahaztu gabe, noski.

Antonio Sotok lortutako denboraldiko lehenengo garaipenak emandako konfiantzarekin, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak Frantzian eta Eslovenian izango dira lehiatzen aste honetan. Asteartean, hilak 8, Mont Ventoux lasterketako hirugarren edizioan izango dira. 154 kilometro eta 4.400 metroko desnibela duen lasterketa gogorra, beldurtzeko moduko mendateekin: Madeleine, Gabelle, Rocher du Cire eta Ventoux, azken hori bi aldiz igo beharko dute.

Txirrindulariek atsedenerako egun bakarra izango dute, ostegunean, hilak 10, Route D´Occitanie lau eguneko itzulia hasiko baita. 700 kilometro bete beharko dituzte txirrindulariek: lehenengo bi etapak lauak izango dira, tropeleko gizon azkarrentzat egokiak. Azkeneko biak, berriz, menditsuak, maldan gora ongi moldatzen diren txirrindularientzat egokiak.

Batean zein bestean, Jorge Azanzak zazpiko bera hautatu du. Hauek dira Frantzian izango diren txirrindulariak: Gari Bravo, Iker Ballarín, Joan Bou, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Txomin Juaristi eta Unai Cuadrado.

Talde laranja bitan zatituta izango da astean zehar. Frantzian ez ezik, Eslovenian izango baitira Euskaltel Euskadiko txirrindulariak. Ekainaren 9tik 13ra bitartean Esloveniako Tourra jokatuko da, bost etapako eta 800 kilometrotik gorako itzulia. Prestatzaile nafarrak zazpiko hau hautatu du: Antonio Angulo, Antonio Soto, Dzmitry ZhyHunou, Jokin Aranburu, Julen Irizar, Mikel Alonso eta Peio Goikoetxea.

Hiru lasterketa horietan UCI World Tour mailako taldeen parte-hartzea izango bada ere, Euskaltel Euskadiko txirrindulariek orain arte erakutsi duten izaera lehiakorra erakusteko helburuarekin doaz. Denboraldiko lehenengo garaipena eskuratuta, Jorge Azanzak gehiago nahi ditu. “Badakigu ez dela erraza, batez ere lasterketa mota hauetan eta izango ditugun arerioekin, baina garaipenen borrokan egon nahi dugu. Helburua argia da: ihesaldiak harrapatzea ondoren etapa garaipenak lehiatzeko”.

Azanzak ezarritako helburuen artean bigarrena, Route D´Occitanie lasterketan lehenengo hamarren artean txirrindulariren bat sailkatzea dago.

LABORAL Kutxako egutegia

Euskaltel Euskadiko txirrindulariak Frantzian eta Eslovenian ariko diren bitartean, LABORAL Kutxakoak bere egutegia betetzen jarraituko dute eta asteburuan Espainiako Kopako lasterketak izango dituzte.

Neskak Valladoliden izango dira, Rosa Bravo Txapelketaren bigarren edizioan. Lasterketa igandean jokatuko da, goizeko 10:00etatik aurrera. Parte-hartzaileek 128 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

23 urtez azpikoen taldeak, berriz, Kantabrian bi lasterketa izango ditu. Ostiralean, hilak 11, Nacho Basurto Memoriala. 121 kilometroko lasterketa Requejada herrian. Bigarrena, berriz, Espainiako Kopako lasterketa, Fernando Exposito Memoriala. Renedo de Pielagoseko lasterketak 128 kilometroko ibilbidea du. Bi lasterketak arratsaldez jokatuko dira, 15:30etatik aurrera lehena eta 16:00etatik aurrera bigarrena.

Bi lasterketa hauetaz gaiz, Asier Etxeberriak, Xabier Isasak, Xabier Berasategik, Unai Iribarrek y Ibai Ruiz de Arcautek Girinoa lehiatzen jarraitzen dute.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean