Gero arte, ABUS

Itzuli

2020/11/17

Gero arte, ABUS

Bukatzear daukagun 2020 urtean, ABUSek, orain arte izan dugun gure kasko hornitzaileak, Euskadi Fundazioarekin daukan konpromisoa berretsi du gure txirrindularien aldeko apustua mantenduz.

 

Orain, gure elkarlana amaitzen den honetan, gure proiektuarekiko azaldu duen atxikimendua eskertu nahi dugu, eta nola ez, emakumezkoen eta 23 urtez azpikoen taldearekin erakutsitako konfiantza eta errespetua. Gero arte esateko ordua heldu da, baina urte honetan pilatutako oroitzapen on guztiak hor geratzen dira, horiek ezin ditugu ahaztu.

 

Plazer bat izan da bidea zuekin partekatzea. Zorterik onena opa dizuegu etorkizunean.

 

Gero arte!

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean