Almeriako Klasikoa: Matek Mendiko Saria irabazi du; Aberasturi, 16.

Itzuli

2024/02/11

Almeriako Klasikoa: Matek Mendiko Saria irabazi du; Aberasturi, 16.

Jon Aberasturi (Euskaltel-Euskadi) 16. sailkatu da eta Andoni López de Abetxuko 20. Almeriako Klasikoan (1.Pro), 192,3 kilometro Puebla de Vícar Roquetas de Mar bitartean. Luis Ángel Maté, berriz, protagonista izan da eta Mendiko Saria irabazi du.

Matek lehen kilometroan ihes egin du beste bost txirrindularirekin, Barta (MOV), Vadic (TEN), Okamika (BBH) eta González y García (IBA), eta 177 kilometro egin ditu lasterketa buruan, helmugatik 15era harrapatuta. Andaluziarrak Celín-Dalías (2.a, 46,3 km), La Alquería (3.a, 82,1 km), Fuente Marbella (3.a, 91,3 km) eta Cuesta de Almerimar (4.a, 140,6 km) mendateak gainditu ditu lehenego eta, ondorioz, Mendiko Saria eskuratu du, iaz bezala, eta podiumera igo da.

Abiadura biderkatu egiten da azken kilometroetan, WorldTourreko taldeak burua gidatuta, eta euriak arriskua areagotu du. Helmugan, Aberasturik 16. postuari heldu dio eta Abetxuko 20. helmugaratu da, azken metroetako erorikoak ekiditzen behintzat. Olav Kooij (TVL) izan da azkarrena, Matteo Moschetti (Q36) eta Matteo Trentin (TUD) menderatuta.

Euskaltel-Euskadi taldea Jaengo Klasikoa (1.1) arituko da astelehenean Enekoitz Azparren, Xabier Berasategi, Unai Cuadrado, Mikel Iturria, Gotzon Martín, Luis Ángel Maté eta Iker Mintegi taldekideekin. Ibilbidea aldatu egin da azken euriak direla-eta; 158,3 kilometro izango dira eta lurreko zatiak 12tik 4ra murriztu dira, 17,8 kilometro guztira.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean