Ander Ganzabal (LABORAL Kutxa) Euskaltel-Euskadi taldearekin lehiatuko da stagiaire moduan

Itzuli

2024/07/04

Ander Ganzabal (LABORAL Kutxa) Euskaltel-Euskadi taldearekin lehiatuko da stagiaire moduan

Ander Ganzabal (LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa) 'stagiaire' izango da Euskaltel-Euskadi taldearekin abuztuaren 1etik aurrera. Bere denboraldi bikainaren saria da, izan ere, Espainiako elite mailako Txapelketa eta Circuito Montañés itzulia irabazi ditu azken asteetan, baita Euskaldun Txapelketan ere nagusitu da bizkaitarra.

Bigarren denboraldia taldean, Ganzabalek (2000, Orozko, Bizkaia) sei garaipen pilatu ditu aurten: Lizarrako, Gorlako eta Irungo Euskal Txapelketako probak; etapa bat eta sailkapen Nagusia Circuito Montañés itzulian; eta urrea Espainiako Txapelketan elite mailan. Gainera, Euskaldun irabazi du; bigarren izan zen Markina-Xemein eta Murgian, hirugarren Aiztondo Klasikoan, Zornotzan, Berriatuan eta Tolosan, zazpigarren Nafarroako Itzulian, bederatzigarren Legazpiko Klasika Santikutzen eta 15. Balenciagan.

Iker Ballarin (2020), Xabier Mikel Azparren (2021), Asier Etxeberria, Unai Iribar eta Xabier Isasa (2022), Enekoitz Azparren eta Xabier Berasategi (2023), Nicolas Alustiza, Iker Mintegi eta Unai Zubeldia (2024) txirrindulariek LABORAL Kutxa taldetik Euskaltel-Euskadira egin dute jauzi txirrindularitza profesionalera.

Adierazpenak (bideoa)

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean