
2023/01/25
Carlos Canal (Euskaltel-Euskadi), bikain, onenekin Mallorcan
Carlos Canal (Euskaltel-Euskadi) nabarmendu da Calvia Sarian, (Palmanova - Palmanova, 150,1 km) Mallorcako Challengeko lehen jardunaldian.
Oso erne, Canal ihesaldi protagonistaren parte zen Sóllerren jaitsieran, euritan. Galiziarrak WorldTour mailako hamar txirrindulari zituen aurkari, Julian Alaphilippe tartean. Ez zuen amore ematen eta aukerekin iritsi zen amaierara; Rui Costak besoak altxatu ditu eta Canal hiru segundora iritsi da, seigarren azkenean. Gotzon Martin eta Luis Angel Mate, berriz, erori egin dira, hasiera batean ondoriorik gabe.
Carlos Canal (Ciclo21): "Egia esan, sentsazioak onak izan dira, eta nahiko ondo ematen zait euri baldintza hauetan lehiatzea. Lasterketa Söller-en jaitsieran egin da, neure burua aurrean ikusi dut, mugimenduak zeudela ikusi dut, eta saiatzera animatu naiz, zergatik ez, hanka onak nituen eta. Saiatu egin behar da lehendabizi. Ez da nahi bezain ondo atera, baina denboraldia hasteko ez dago batere gaizki. Pozik nago, gainera, ihesaldiaren mailarekin, denak World Tourrekoak. Egia esan, hor ikustea, azkeneraino egon ahal izatea, aurrerapauso bat ematea da. Aurten klasikoak ditut helburu nagusia, nahiz eta O Gran Camiño helburu handia izan etxeko lasterketa delako".
Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduraduna: "Carlosen lasterketa oso ona izan da. Ez da batere erraza hor egotea, World Tourrekin lehiagrren. Seigarren postu batek meritu handia du. Eta, batez ere, txirrindulari gazte batzuek pausoak ematen dituztela ikustea. Carlosen kasuan, garrantzitsua da konfiantzarako eta etorkizunerako, beraz, garrantzitsua da ez bakarrik gaurko egunagatik, baizik eta datorrenagatik. Atzeko multzoan, Soto lehen 20 sailkatuen artean iritsi da eta Cuadrado, Bizkarra eta Iribar gertu egon dira. Beraz, pozik egoteko eguna da. Gotzon eta Mate, ordea, erori egin dira eta lasterketa utzi behar izan dute, baina ez dute ezer eta lasterketan jarraituko dute".
Ostegunean Ses Salines - Alcudia Saria ospatuko da, 158,6 Kilometro, Iker Ballarín, Joan Bou, Carlos Canal, Unai Cuadrado, Xabier Isasa, Luis Ángel Maté eta Antonio Sotorekin lehian. Talde handi bat iristea espero da helmgan, aurretik Sa Batallatik (2.a) igarota, helmugatik 34ra.