Debora Silvestri eta Aileen Schweikart (LABORAL Kutxa) nabarmendu dira Kataluniako Itzulian

Itzuli

2024/06/09

Debora Silvestri eta Aileen Schweikart (LABORAL Kutxa) nabarmendu dira Kataluniako Itzulian

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak maila polita eskaini du Kataluniako Itzulian (2.1), Debora Silvestri 14. eta Aileen Schweikart 22. sailkatuta nagusian.

Larunbatean La Molinan ospatutako bigarren etapak sailkapen nagusia argitu zuen eta Silvestri eta Schweikart taldekideak lasterketako 20 txirrindulari indartsuenen taldean izan ziren. Gaur Bartzelonan amaitu den azken jardunaldian, Schweikartek erasoa jo du Begues gainean (3.), helmugatik 25 kilometrora, baina bere saiakera bertan behera geratu da. Marianne Vosek (TVL) irabazi du itzulia, Silvestri 14.a sailkatu da 2:42ra, Schweikart 22.a 3:29ra eta Lourdes Oyarbide 31.a 6:03ra.

Peio Goikoetxea, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko kirol zuzendaria: "Laburpena positiboa da. Gaur, Debora, Aileen eta Lourdes sartu dira lehen multzoan, lasterketa oso azkar joan ondoren hasieratik, eta Eri gertu egon da. Txirrindulari azkarrik ez genuenez, mugitzen saiatu gara lasterketa hautsi eta sailkapen nagusian posturen bat aurreratzeko, baina ezinezkoa izan da".

Taldeka, LABORAL Kutxa seigarren sailkatu da, bigarren Kontinental mailan, Cofidis taldearengandik 4 segundora bakarrik; guztira, 20 taldek hartu dute parte. Naia Amondarain, Lourdes Oyarbide, Jessenia Meneses, Aileen Schweikart, Debora Silvestri, Catalina Soto eta Eri Yonamine izan dira taldeko zazpi txirrindulariak Katalunian.

Hurrengo lasterketa Tour Féminin International des Pyrénées da (2.1) itzulia izango da, datorren asteko ostiraletik igandera hain zuzen ere.

LABORAL KUTXA

Iñaki Muruak (LABORAL Kutxa) Euskadi Txapelketako elite mailako titulua poltsikoratu du Duranako Eusebio Velez Sarian, 160,1 kilometrokoa, Gatzagan eta Arlabanen hiru igoerekin. Aitor Agirre seigarren helmugaratu da eta brontzea lortu du 23 urteko azpikoan; Murua 13. postuan iritsi da eta elite mailako txapela lortu du, eta Ander Ganzabal 24. postuan heldu da, hirugarren elitea, brontzea, eta Euskaldun Txapelketaren lidergoari eutsi dio.

Datorren astean Circuito Montañés itzulian izango da taldea, asteartetik ostiralera, eta Tolosako (Euskaldun) proba, larunbatean, eta Mungiako klasikoa, igandean, egun bateko probetan ere arituko da.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean