Enekoitz Azparren (LABORAL Kutxa), Euskadiko txapelduna Natxituan

Itzuli

2022/05/08

Enekoitz Azparren (LABORAL Kutxa), Euskadiko txapelduna Natxituan

Yurani Blanco (LABORAL Kutxa-Fundación Euskadi), top10 Eibar Hiria Sari Nagusian

Enekoitz Azparrenek (LABORAL Kutxa) irabazi du Natxituako San Isidro Sari Nagusia, eta Euskadiko elite mailako eta 23 urtez azpiko txapelketa irabazi du, Iker Mintegi hirugarren sailkaturik. Yurani Blanco (LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa), bestalde, bikain aritu da UCI mailako Eibar Hiria Sari Nagusian, bederatzigarren.

Azparrenek garaipen bikaina lortu du Natxituan, eta, bide batez, Euskadiko txapeldun bilakatu da igandean, Iker Mintegi taldekidearekin hirugarren helmugaratuta. Egun txarra izan zuen Azparrenek Bidasoako Itzuliko azken etapan, larunbatean, baina ezin hobeto eman dio buelta buruari eta gorputzari, eta garaipen ederra poltsikoratu du taldearentzat. 

Enekoitz Azparren: "Garaipen honek konfiantza berreskuratzen laguntzen dit. Izan ere, ez dut boladarik onena izan azken hilabetean osasun arazoengatik. Eta orain beste garaipen bat lortzeak animoak igotzen dizkizu egia esan. Espero dezagun horrela jarraitzea hurrengo helburuei begira.

Lasterketa oso azkarra izan da hasieratik. Jaitsierak oso garrantzitsuak izan dira eta buruan egin ahal izan ditugu. Talde txikien lasterketa bat izan da buruan eta ihesaldietan sartzea lortu dugu. Talde argalduta, gutxi falta zela jo dut erasoa eta helmugara iristea lortu dut. Atzoko lasterketa -Bidasoako Itzuliko azken etapa- ez zen onena izan niretzat, baina gaur gorputzari buelta eman diot eta, egia esan, ondo aurkitu naiz".

Bidasoako Itzulian, LABORAL Kutxa hiru etapetan borrokatu zen, eta ez zen garaipen bat lortzetik urrun egon. Izan ere, Azparren bera bigarren izan zen Hondarribian -eta 13. lehen egunean-, eta Iker Mintegi, zazpigarren Irungo azken etapa erabakigarrian. Mintegi, 18. postua, onena izan zen sailkapen nagusian, hirugarren euskaldun onena. Nicolas Alustiza, ordea, lepauztaia hautsi zen.

Euskadi Fundazioaren harrobiko taldearentzat hurrengo probak Euskaldun Txapelketakoak izango dira; hain zuzen, Iturmendi, maiatzaren 15ean, eta Urraki, maiatzaren 22an, Nafarroako Itzuliari aurre egin aurretik (maiatzaren 26-29).

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioaren Yurani Blancok bederatzigarren postua lortu du igandean Eibar Hiria Sari Nagusian, irabazlearengandik 25 "-ra eta hainbat WorldTour talderekin nazioarteko partaidetzan. Ariana Gilabert eta Usoa Ostolaza taldekideek ere lasterketa ederra bete dute. Horrela, Euskadi Fundazioko emakumezkoen talde profesionalak jarraipena eman die Andaluziako Itzulian izandako emaitzei.

Hurrengo lasterketak nazioarteak eta UCI mailakoak dira: Emakumeen Nafarroako Women 's Elite Classics 1.1, asteartean, Irantzu Beloki, Yurani Blanco, Idoia Eraso, Ariana Gilabert, Sandra Gutiérrez eta Usoa Ostolaza taldekideekin; eta Navarra Women's Elite Classics 1.1, asteazkenean, Olatz Gabilondo Usoa Ostolazaren ordez. Itzulia Women WorldTour mailako lasterketak itxiko du astea mailarik gorenean, ostiraletik igandera.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean