Enekoitz Azparren (Euskaltel-Euskadi), ihesean eta Mendiko Saria irabazita Paris-Bourges klasikoan

Itzuli

2023/10/05

Enekoitz Azparren (Euskaltel-Euskadi), ihesean eta Mendiko Saria irabazita Paris-Bourges klasikoan

Euskaltel-Euskadi taldeak podiumean amaitu du denboraldia, Enekoitz Azparren Mendiko Saria irabazi baitu Paris-Bourges klasikoan (1.1), Frantziako Kopako eta 193,3 kilometroko lasterketan.

Enekoitz Azparren protagonista nagusia izan da, beste bost txirrindularirekin, Hennekin eta Valvarsori (NMC), De Bondt (ADC), Juillard (RVL) eta Van der Tuuk (EKP), ia irteeratik ihes eginda. Esprinterren taldeek erritmoa igo dute azken zatian; Azparren, De Bondt eta Juillar txirrindulariek, ordea, ez dute amore eman, eta, izan ere, bi kilometro eta erdi falta zirenean bestetik ez du tropelak harrapatu.

Txirrindulari gipuzkoarra gazteak lenehengo postua poltsikoratu du hirugarren mailako aldapan eta Mendiko sailkapena bereganatu du, podiumean jasotzeko merezitako saria. Helmugan, Gotzon Martin 21. sailkatu da, berriz ere onenetatik gertu, Xabier Berasategi (37.) eta Andoni Lopez de Abetxukore (38.) taldekideak baita lehen multzoan ere; Arnaud Démare (ARK) izan da azkarrena, Arnaud de Lie (LTD), Jordi Meeus (BH), Paul Penthoët (GFC) eta Soren Kragh Andersen (ADC) aurkarien aurretik.

Pello Olaberria, Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendaria: "Dries de Bondt jarraitu beharreko gurpiletako bat zen, ihesaldi guztietan dagoelako eta Enekoitz berarekin egon ahal izan da, oso ondo. Lasterketa oso erraza izan da sei txirrindularien ihesaldiarekin hiru bakarrik geratu diren arte, Enekoitz euren artean. Amaiera oso azkarra zen eta Enekoitz harrapatu dute bi kilometroren faltan. Gutxienez, Mendiko Saria irabazi du. Esprintean, Abetxukok maila honetako lasterketa batean ikastea nahi genuen. Berasategik eta Gotzonek lagundu egin diote, baina itxita geratu dira eta ezin izan dute posturik onena erdietsi. Oso pozik amaitu dut denboraldi amaiera honekin, batez ere jarrerarekin".

Bere lehen urte profesional tropelean, Enekoitzek (2002) bere maila erakutsi du: ihesaldira Nokere-Koerse edo GP Morbihan klasikoetan eta Tour of the Alpseko etapa batean eta 11. postu bikainarekin Paris-Camemberten. Espainiako selekzioarekin, ospe handieneko 23 urtez azpiko bi itzulitan nabarmendu zen, zortzigarren Course de la Paix-en eta 14. Etorkizuneko Tourrean, Europako Txapelketa eta Munduko Txapelketa lehiatzeaz gain.

Beraz, itxiera ederra urteko azken lasterketan Euskaltel-Euskadi taldearentzat, aste on baten ondoren. Vendéeko Tourrean, igandean, Gotzon Martín eta Xabier Berasategi aurreko taldean sartu ziren, 10. eta 14., hurrenez hurren, Enekoitzekin eguneko ihesaldian. Asteartean, berriz, Unai Cuadrado ez zen ihesaldian falta, Gotzon 25. eta Lopez de Abetxuko 30. sailkaturik helmugan.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean