EUSKADI FUNDAZIOKO HIRU TALDEEK LASTERKETAZ BETETAKO ASTEBURUA DUTE AURRETIK

Itzuli

2021/04/29

EUSKADI FUNDAZIOKO HIRU TALDEEK LASTERKETAZ BETETAKO ASTEBURUA DUTE AURRETIK

  • Euskaltel-Euskadi Asturiasen izango da, bihar hasi eta igandean amaituko den hiru eguneko Itzulian 
  • LABORAL Kutxak bi lasterketan parte-hartuko du, Espainiako Kopako bat eta Euskalduna Txapelketakoa bestea
  • Eta 23 urtez azpikoen taldeak beste bi jokatuko ditu, Espainiako Kopakoa eta Abiatzen Txapelketakoa

Euskadi Fundazioaren lasterketa egutegiak ez du etenik eta datorren asteburua konpromisoz beteta dator. Guztira, bost lasterketa eta zazpi etapa jokatu dituzte txirrindulariek, izan ere, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak Asturiaseko Itzulian parte-hartu behar baitute. 63. edizioak hiru etapa izango ditu, eta 500 km-tik gorako ibilbidea. Denboraldiko lehenengo garaipena eskuratzea izango da talde laranjaren helburuetako bat.

Antonio Angulo, Gotzon Martín, Ibai Azurmendi, Luis Ángel Maté, Mikel Aristi, Txomin Juaristi eta Unai Cuadrado dira Jorge Azanzak Asturiaseko Itzulia lehiatzeko hautatu dituen zazpi txirrindulariak. Zazpiko honekin saiatuko dira denboraldiko lehenengo garaipena eskuratzen.

“Maila onean ari gara, eta lehenengo garaipena ez dugu oso urrun izan, baina errematea ematea falta izan zaigu; batzuetan, zorte handiegirik izan ez dugulako, eta bestetan, indarrez juxtu xamar iritsi garelako. Saiakerak, ordea, ez du etenik izango. Horrelakoa da gure izaera”, horra prestatzaile nafarraren abisua. Hiru helburu garbirekin doa taldea bihar Asturiasen hasiko den eta UCIko europar egutegian 2.1 maila duen lasterketara.

“Lehenengo helburua denboraldiko lehenengo garaipera erdiestea izango da; bigarrena, sailkapen orokorreko top10ean txirrindulari bat sartzea; eta azkenik, bestela ezin zuen izan, orain arte erakutsi dugun maila mantentzea eta taldearen izaera lehiakorra berrestea”, adierazi du Azanzak. Asturiasera eramango duen taldearen ezaugarriengatik galdetuta, Valenciako Itzulian horren maila ona erakutsi zuen taldean oinarritu dela aurreratu du.

Adierazitako hiru helburuak lortzeko hiru aukera izango dituzte Asturiasen, Oviedon hasi eta Narancoko gain mitikoan amaituko den eta 500 kilometrotik gora izango dituen Itzulian.

LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxa, Euskadi Fundazioko emakumezkoen taldea, azken lasterketetan erakutsitako maila errepikatzen ahaleginduko da. Ion Lazkanok zuzentzen duen taldeak bloke indartsua duela erakutsi du, eta asteburuan bi aukera izango dituzte orain artekoari jarraipena emateko: larunbatean, Espainiako Kopako lasterketan eta, igandean, Euskalduna Txapelketakoan.

Bietan lehena Balmasedako lasterketa izango da. 90 km-ko ibilbidean Otxarango gaina lau aldiz igo beharko dute, eta Abellanedakoatik eta Becikoatik birritan pasa beharko dute. Igandean, berriz, Barrutia Udaletxeko Sariaren IX. Edizioan izango da taldea, 103 kilometroko ibilbide bete beharko dute.

Ion Lazkano prestatzaileak oraindik ez du bi lasterketetan parte-hartuko duen taldea erabaki. “Zalantza pare bat dauzkagu, eta astea amaitu arte ez dut erabakiko, txirrindularien bilakaera ikusi arte. Astebururako helburu argia daukagu, orain arteko mailari eustea, eta aukera izanez gero, Idoia Erasok eskuratu duten 23 urtez azpikoen Espainiako Kopako lidertzari eustea”.

23 urtez azpikoek, beste bi

Harrobiko taldeak beste bi lasterketa izango ditu asteburuan. Larunbatean, Legazpin jokatzen den Santikutz Klasikoaren LXXXVII edizioan parte hartuko du, Espainiako Kopako lasterketa da Legazpikoa. Eta igandean, Abiatzen Txapelketako Urrakiko igoeran izango dira Euskadi Fundazioko txirrindulariak.

Lehenengo lasterketarako Lazkanok zazpiko hau eramango du: Iribar, Xabier Murias, Charles Etienne Chretien, Xabier Berasategi, Ailetz Lasa, Xabier Isasa eta Enekoitz Azparren. Zalantzarik gabe, 146 kilometroko luzera duen eta 11 igoera puntuagarri dituen  lasterketa gogorrari berme handiz ekiteko taldea.

Igandean, berriz, azken lasterketetan maila ikusgarria ematen ari den Abiatzen Txapelketa beste lasterketa bat izango da. Aurreko asteburuan Xabier Murias eta Unai Iribar izan ziren azkarrena, LABORAL Kutxako txirrindulariek 1go eta 2. postuak eskuratu zituzten. Urrakiko igoerarako, larunbateko zazpi txirrindulariak izango dira, beste zazpi hauekin batera: Aritz Urra, Jon Arakama, Ibai Ruiz de Arkaute, Ivan Gómez, Ander López, Asier Castillo eta Manuel Castilla.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean