2025/01/07
Euskadi Fundazioko bi talde profesionalen egonaldia Altean
Euskaltel-Euskadi eta LABORAL Kutxa-Euskadi taldeak bilduko dira urtarrilaren 7tik aurrera Cap Negret hotelean (Altea, Alacant) urtarrilaren 17ra arte, hasiko den denboraldia behin betiko abiarazteko.
Bi multzoak osorik arituko dira, Euskadi Fundazioa harrobiko lau txirrindularirekin batera. Guztira, 11 lanegun izango dituzte errepidean txirrindulariek eta hainbat test antolatu dituzte kirol zuzendariek, baita biomekanikoak, antropometriak, osteopatia saioak eta taldeko eta banakako bilerak ere.
Helburua da taldeak bateratzea adiskidetasunarekin denboraldiaren hasierari begira, eta txirrindularien prestakuntza eta egoera fisikoa doitzea eta aztertzea, material berrira egokitzen bukatzeaz gain. Bestetik, Euskadi Fundazioaren Patronatuak eta bi babesle nagusiek, Euskaltelek eta LABORAL Kutxak, bi taldeekin batera egingo dituzte bat, hain zuzen, 2025 denboraldiko argazki ofizialak, bai eta kirol, gizarte eta herrialdeko proiektuaren inguruko talde-hitzaldiak ere jasoko dituzte taldeek.
Hain zuzen, LABORAL Kutxa-Euskadi taldeak urtarrilaren 19an izango du aurreneko lasterketa, Women Cycling Pro Costa De Almeria. Euskaltel-Euskadik, berriz, urtarrilaren amaieran hasiko du denboraldia, egun bakarreko hiru probatan: Classica Camp de Morvedre, Ruta de la Cerámica eta Clàssica Comunitat Valenciana 1969-GP Valencia, 24, 25 eta 26an, hurrenez hurren. Azkenik, Euskadi Fundazioa taldeak lehen zenbakiak jarriko ditu Essor Basqueko lehen bi lasterketetan, otsailaren 1ean eta 2an.