Euskadi Fundazioak ilusio handia du Mallorcan estreinatzeko

Itzuli

2018/01/24

Euskadi Fundazioak ilusio handia du Mallorcan estreinatzeko

Euskadi Fundazioa osorik joango da Mallorcako Challengean izango den denboraldiaren estreinaldira urtarrilaren 25etik 28ra. Talde laranja berriaren Kontinental mailako debuta izango da eta ilusio handiko debut honetara talde osoa joango da. Beren xedea maila honetan finkatzea da eta etorkizunean hazten joatea, txirrindularitza-egutegiko lasterketarik hoberenetan tokia irabazi ahal izateko.

 

Talde osoa prestatuta eta motibatuta dago, estreinaldi garrantzitsu honetan lehiatzeko: Ricardo García, Egoitz Fernández, Ibai Azurmendi, Marc Buades, Mikel Alonso, Gotzon Martin, Txomin Juaristi, Juan Antonio López-Cózar, Diego López, Peio Goikoetxea eta Jon Ander Insausti. Joaterik izango ez duen bakarra Iker Azkarate izango da, gaixo dagoenez bajan dagoelako.

 

Mikel Landak zuzendu eta Jorge Azanza buru duen taldeak lau etapa gogor izango ditu, UCI Pro Tour talde garrantzitsuekin arituko da lehian eta maila Kontinental Profesionaleko taldeekin ere bai, lehian gogor aritzen diren taldeak dira guztiak.

 

Etapei dagokienez, lau garaikur izango dira jarraian ohikoa denez: Campos, Porreres, Felanitx, Ses Salines garaikurra (urtarrilak 25), 177,7 km-ko etapa laua, sprinterrentzako oso egokia; Serra de Tramuntana garaikurra (urtarrilak 26), Challengeko proba nagusia, 140 km-koa eta dena mendiz; Lloseta-Andratx garaikurra (urtarrilak 27), 165,8 km-ko jardunaldia, etapa honen zati bat ez da inoiz egin eta mendia eta lautada ditu, oso egokia txirrindulari polibalenteentzat- eta Palma garaikurra (urtarrilak 28), 160 km-ko etapa, Palma Mallorcako Itsas Paseoan amaituko da eta berriro ere sprinterrek aukera handiak izango dituzte.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean