Egun borobila Euskadi Fundazioko txirrinduarientzat Espainiako ziklokross txapelketan

Itzuli

2021/01/10

Egun borobila Euskadi Fundazioko txirrinduarientzat Espainiako ziklokross txapelketan

 

  • Euskadi Fundazioko hiru kide izan dira igande goizeko lasterketetan

  • Oso pozik amaitu dute eta argi dute ziklokross lasterketa gehiago egingo dituztela

 

Xabi Murias izan da igandeko lehen lasterketan parte hartu duen txirrindularia. 23 urte azpikoen lasterketa hasi bezain laster, Ivan Feijoo eta Jofre Culell izan dira erritmo altua jarri duten mutilak; atzetik, Xabi Murias-ek sekulako esfortzua egin du bi faboritoei jarraitu ahal izateko eta, azkenean, 3º izatea lortu du. Bizkaitarrak dioenez “banekien lehen bi postuak oso garesti zeudela baina taldearen izaera beti saiatzea da. Podiumera igotzea ere zaila zen baina baita erronka polita ere; zorionez, oso lasterketa ona egin ahal izan dut eta brontzezko domina etxera daramagu”. Bizkaitarrarentzat bigarren lasterketa izan da Laboral Kutxa-ko maillotarekin eta bere lehen podiuma: “podiumera igo nahi nuen Euskadi Fundazioak erakutsi didan konfiantza guztia eskertzeko”.

Paula Suarez-entzat izan da hurrengo txanda. Gasteiztarra, lehen postuengatik burrukuan ibili nahian sartu da lastekerketan baina ez du hasiera erraza izan. Postu asko aurreratu behar zituela ikusi du hasiera hasieratik baina Paulak ez du ulertzen amore ematearen esanahia. Gauzak horrela, meritu handiko 6º postua lortu du helmugan maila oso altuko lasterketa batean.

Peio Goikoetxea izan da eguneko azken lasterketan parte hartu duen txirrindularia. Lau urte ziklokorossean lehiatu gabe egon eta gero, errepidetik kanpo ondo mugitzen dela erakutsi du ermuarrak 10º postua lorturik. Oso pozik zegoen lasterketa amaitu eta gero: “oso ondo pasatu dut. Hori bai, teknika falta handia sentitu dut kurbetan sartzerakoan (barreak). Azken aurreko itzulian lurrera joan naiz eta, denbora asko galdu ostean, 10º  postua bermatzea izan da helburua”.

 

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean