Euskaltel-Euskadi taldea Portugalen lehiatuko da

Itzuli

2022/06/28

Euskaltel-Euskadi taldea Portugalen lehiatuko da

Euskaltel-Euskadi taldea GP Internacional Torres Vedras-Trofeu Joaquim Agostinho (2.2, Portugal) itzulian lehiatuko da aste honetan, ostegunetik igandera aitzin-etapa eta hiru saioekin guztira.

Antonio Angulo, Mikel Aristi, Joan Bou, Asier Etxeberria, Xabier Isasa, Juanjo Lobato eta Luis Ángel Maté izango dira zazpi txirrindulariak garaipenen bila, iragan martxoan Volta ao Alentejon lortutako bi garaipenen oroitzapen onarekin.

Zortzi kilometroko aitzin etapak irekiko du lasterketa ostegunean. Ordekako hurregno hiru etapak bihurriak dira. Lehenengoa maldan gora amaitzen da, azken kilometroa % 4ra. Bigarrena ihesaldirako beste aukera bat da. Eta saio gogorrena hirugarrena eta azkena da, azken 80 kilometroetan bost mendate puntuagarriekin eta Montejunto gainean bukatuta, azken kilometroa % 10,2an.

Ibilbidea:

  • Ekainak 30. Aitzin etapa: Turcifal - Turcifal, 8 km CRI. Irteera: 18:00
  • Uztailak 1. 1. etapa: Adega de Sao Mamede - Sobral de Monte Agraço, 150,8 km. Irteera: 13:55  /Helmuga: 17:20-17: 41
  • Uztailak 2. 2. etapa: Autouguia de Baleia - Torres Vedras, 143,2 km. Irteera: 13:20 / Helmuga: 16:34-16:54
  • Uztailak 3. 3. etapa: Foz do Arelho - Alto Montejunto, 174,8 km. Irteera: 13:50 / Helmuga: 17:48-18:12

Bestalde, LABORAL Kutxa talde amateurra San Pedro Klasikoan lehiatuko da asteazkenean (9:30), Irunen. 128,98 kilometro ditu probak, eta Lehendakari Txapelketaren lehen puntuagarria da. Txirrindulari hauek arituko dira: Aitor Agirre, Jon Arakama, Iván Gómez, Xabier Intxausti, Ailetz Lasa, Sergio Lorenzo, Iñaki Murua, Maxime Renoux, Ibai Ruiz de Arcaute eta Unai Zubeldia. Larunbatean, Euskadi Fundazioaren harrobiko taldea Murgian izango da, eta igandean Beasainen

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean