Euskaltel-Euskadi, azken-aurrekoa Frantzian

Itzuli

2022/09/30

Euskaltel-Euskadi, azken-aurrekoa Frantzian

Euskaltel-Euskadi taldeak Frantziako Tour de Vendée (1.1) klasikoan lehiatuko da igandean, 2022ko denboraldiko azken-aurreko lasterketa hain zuzen ere.

Xabier Mikel Azparren, Carlos Canal, Peio Goikoetxea, Txomin Juaristi, Juanjo Lobato, Gotzon Martín eta Antonio Soto dira Frantziako Kopako proba lehiatuko diren zazpi txirrindulariak, Pello Olaberriaren kirol zuzendaritzapean. Gotzon Martin errepideko Munduko Txapelketa lehiatu ondoren arituko da.

Roche-sur-Yonen hasi eta amaituko den 206,9 kilometroko proba esprintean erabakitzen da orokorrean. Guztira, 16 taldek hartuko dute parte, hiru WorldTourrekoak eta sei ProTeam mailakoak, Europako egutegiaren agurrean.

Aurreko 149 kilometro beteta, 11,6 kilometroko zirkuitoari bost itzuli eman beharko diote txirrindulariek. Lasterketa 12:40an hasiko da eta 17:30etan amaituko da.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean