Euskaltel-Euskadi: Bost klasiko denboraldia amaitzeko

Itzuli

2021/10/03

Euskaltel-Euskadi: Bost klasiko denboraldia amaitzeko

Euskaltel-Euskadi taldeak goi mailako bost klasiko ditu aste honetan, lau Italian eta bat Frantzian: Coppa Bernocchi (astelehena), Tre Valle Varesine (asteartea), Milan-Turin (asteazkena), Gran Piemonte (osteguna) eta Paris-Tours (igandea).

Siziliako Giroko multzo bera lehiatuko da, Jokin Aranburu, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Unai Iribar, Mikel Iturria eta Txomin Juaristi, eta Antonio Angulo Kroaziatik etorrita Iker Ballarin taldekidearen ordez, David Echávarriren zuzendaritzapean.

Italiako lau klasikoek ibilbide bihurria dute; Bernocchi eta Tre Valle Varesine aldapa eta kotekin; Supergak, bost kilometro %9ra, emango dio amaiera Milan-Turin klasikoari; Piemontek, azkenik, ibilbide onuragarriagoa du. Paris-Tours klasiko ospetsuak amaiera emango dio asteari eta denboraldiari; guztira, 212,3 kilometro dira eta lurrezko bederatzi zati ditu (9,5 kilometro) probaren azken laurdenean. 

Jorge Azanza, kirol zuzendaria: "Italiako lasterketak politak dira, batzuk besteak baino errazagoak; hain zuzen, Milan-Turin gogorrena da, tontorrean amaitzen da-eta; Paris-Tours klasikoa, berriz, mitikoa da. Taldea ondo iritsi da, Sizilian eta Kroazian erakutsi dute, eta 2022ko denboraldia motibazioz eta ilusioz prestatzeko zapore onarekin geratzeko modurik onena da. Horregatik, garrantzitsua da lasterketa hauek ondo amaitzea, eta txirrindulari batzuk sasoian daudelako lor dezakegula uste dut".

  • Astelehena. Coppa Bernocchi (1.Pro), 197,2 km. Irteera: 11:45 / Helmuga: 16:15
  • Asteartea. Tre Valle Varesine  (1.Pro), 196,7 km. Irteera: 11:55 / Helmuga: 16:45
  • Asteazkena. Milán-Turín (1.Pro), 190 km. Irteera: 12:10 / Helmuga: 17:00
  • Osteguna. Gran Piemonte (1.Pro), 168 km. Irteera: 12:55 / Helmuga: 17:00
  • Igandea. París-Tours (1.Pro), 212,3 km. Irteera: 11:45 / Helmuga: 16:50

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean