Euskaltel-Euskadi, "egunero lehia emateko prest" Mallorcan

Itzuli

2023/01/24

Euskaltel-Euskadi, "egunero lehia emateko prest" Mallorcan

Euskaltel-Euskadik 13 txirrindulariekin arituko da aste honetan asteazkenetik igandera ospatuko den den Mallorcako Challengean, egun bateko bost probatan, hain zuzen.

Iker Ballarín, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Carlos Canal, Unai Cuadrado, Asier Etxeberria, Unai Iribar, Xabier Isasa, Mikel Iturria, Gotzon Martín, Luis Ángel Maté eta Antonio Soto dira 13 txirrindulariak, Jorge Azanzaren zuzendaritzapean. Berasategirentzat bere debuta izango da laranja maillotarekin. Egunero zazpi txirrindulari lehiatuko dira.

Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadiko kirol arduraduna: "Helburua egunero lehian izatea da, ahalik eta aurrerago. Multzoak orekatuak dira eta bukaera onak egiteko aukerak ditugu. Horren bila aterako gara, baina lasterketa zaila da, WorldTour talde asko datoz eta. Talde bezala eta helburu batekin lan egiten duen irudi trinkoa ematea da gakoa".

Azkarrenentzako aukerak bosgarren eta azken jardunaldia eta ostegunekoa izango dira, Sa Batalla (2.) mendatea gainditu ondoren. Asteazkenean bost dira gain puntuagarriak eta hasieratik bukaerara ibilbide gorabeheratsua. Ostiralean, Mirador d’Es Colomer gainean helmuga, eta larunbatean, Puig Major (1. mailakoa), helmugatik 30 kilometrora, egunik gogorrenak izango direla ematen du ibilbideari begira.

Ibilbidea:

  • Asteazkena 25. Calvia Saria: Palmanova - Palmanova, 150,1 km. Irteera: 12:10/Helmuga: 15:55-16:20
  • Osteguna 26. Ses Salines Saria - Alcudia, 158,6 km. Irteera: 12:20/Helmuga: 16:01-16:12
  • Ostirala 27. Andratx Saria - Begiratokia Colomer (Pollença), 160,9 km. Irteera: 12:00/Helmuga: 16:01-16:14
  • Larunbata 28. Tramuntanako Serra Saria: Lloseta - Lloseta, 155,5 km. Irteera: 12:15/Helmuga: 16:08-16:20
  • Igandea 29. Palma Trofeoa, 141,6 km. Irteera: 10:35/Helmuga: 13:52-14:02

Probak 16:00ak aldera amaituko dira, azkena izan ezik, 14:00ak aldera. Eurosportek eta Teledeportek zuzenean eskainiko dituzte bukaerak. Guztira, 22 taldek hartuko dute parte, WorldTourreko zortzik, hamar ProTeams mailakoek, Euskaltel-Euskadik tartean, eta lau Kontinentalek.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean