2023/11/13
Euskaltel-Euskadi Elgoibarren bilduko da
Euskaltel-Euskadi taldeak egonaldia antolatu du aste honetan, asteartetik ostiralera, Elgoibarren, datorren denboraldiari hasiera emateko.
Egonaldi hau oinarriak ezartzen hasteko eta 2024a planifikatzeko eta taldearen lotura eta konfiantza bultzatzeko da, Jorge Azanza eta Pello Olaberriaren kirol zuzendaritzapean, taldeko bi entrenamendu eta multzoko eta banakako bilerekin. Bide batez, Euskaltel-Euskadik bere gertutasuna eta erantzunkizuna soziala erakutsiko du hainbat ekintzekin Elgoibarren: Udaletxean asteartean egingo zaion harrera, bizikleta irteera bat inguruko txirrindulari klubekin asteazkenean eta bisita bat herriko Ikastola eta Herri Ikastolara ostiralean. Halaber, talde laranja osoak hainbat babesle bisitatuko ditu osteguneko jardunaldian.
Baieztatutako 20 txirrindularietatik hemezortzi bertan izango dira. Aurpegi berriak, Jon Aberasturi, Nicolás Alustiza, Iker Bonillo, Xavier Cañellas, Iker Mintegi eta Unai Zubeldia, jarraitzen duten taldekideekin bat egingo dute, Enekoitz Azparren, Ibai Azurmendi, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Unai Cuadrado, Asier Etxeberria, Xabier Isasa, Mikel Iturria, Txomin Juaristi, Andoni López de Abetxuko, Gotzon Martín eta Luis Ángel Maté ez dira faltako. Joan Bou eta Víctor de la Parte ez dira izango arrazoi pertsonalengatik.
Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadiko kirol arduraduna: "Hasiera puntua da, denboraldi berria abiatzekoa. Berriak integratzea, elkar ezagutzea, eta denak egokitzea taldearen ohituretara, lan egiteko erara. Beharrezkoa eta ona da elkartzea, txirrindulariek taldea, helburuak eta egutegia zeintzuk izango diren jakin dezaten. Eta polita da egonaldi hau babesleekin partekatu ahal izatea eta gure ingurunearekiko hurbiltasuna erakustea".