Euskaltel-Euskadi lau klasikotan lehiatuko da: Figueira, Murtzia, Almeria eta Jaen

Itzuli

2024/02/08

Euskaltel-Euskadi lau klasikotan lehiatuko da: Figueira, Murtzia, Almeria eta Jaen

Euskaltel-Euskadi taldeak lau maila handiko klasiko lehiatuko ditu hurrengo egunetan: Figueira Champions Classic (1.Pro) eta Murtziako Eskualdeko Itzulia (1.1), larunbatean, Almeriako Klasikoa (1.Pro), igandean, eta Jaengo Klasikoa (1.1), astelehenean.

  • Larunbata, otsailak 10. Figueira Champions Classic: Ibai Azurmendi, Mikel Bizkarra, Asier Etxeberria, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Gotzon Martín eta Iker Mintegi. Irteera: 12:35 / Helmuga: 17:44-17:52. Telebista: Eurosport
  • Larunbata, otsailak 10. Murtziako Itzulia: Enekoitz Azparren, Xabier Berasategi, Joan Bou, Unai Cuadrado, Mikel Iturria, Andoni López de Abetxuko eta Luis Ángel Maté. Irteera: 10:45 / Helmuga: 15:28-15:58. Telebista: Eurosport
  • Igandea, otsailak 11. Almeriako Klasikoa: Jon Aberasturi, Enekoitz Azparren, Xabier Berasategi, Iker Bonillo, Unai Cuadrado, Andoni López de Abetxuko y Luis Ángel Maté. Irteera: 13:00 / Helmuga: 17:28-17:56. Telebista: Eurosport
  • Astelehena, otsailak 12. Jaengo Klasikoa: Enekoitz Azparren, Xabier Berasategi, Unai Cuadrado, Mikel Iturria, Gotzon Martín, Luis Ángel Maté e Iker Mintegi. Irteera: 13:00 / Helmuga: 17:15-17:30. Telebista: Teledeporte

Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduraduna: "Helburua da borrokan egotea eta ahalik eta emaitzarik onenak lortzea lasterketa guztietan, 10 eta 20 lehenengoen artean, batez ere Almerian. Bertan, multzo aproposa dugu Aberasturirentzat. Eta gainerakoetan talde orekatuak izango ditugu, bi edo hiru txirrindularirekin lehian izateko. Horiek onenengandik gertu egon nahi dugu, zer maila aurkituko dugun jakinda".

Larunbatean hitzordu bikoitza izango du taldeak. Portugalen, Figueirako klasiko zorrotza ospatuko da, 222,1 kilometrokoa. Bigarren zatian, lau itzuli emango dira zirkuitu exijenteari, Rua do Parque Forestal (2,1 km/% 8) eta Enforca Caes (0,9 km, % 7,3) muinoekin. Guztira, 23 taldek hartuko dute parte, hamar WorldTour eta lau ProTeam mailakoak, Euskaltel-Euskadi tartean.

Murtzian, 198,7 kilometroko ibilbidea izango dute txirrindulariek Alhama de Murciatik hiriburura. Lehen zatian, Alto Collado Bermejo (1., 91,3 km) gainditu beharko dute txirrindulariek, eta Cresta del Gallo (3., 186,8 km), 11,9 kilometrora. Hogei talde lehiatuko dira, bederatzi WorldTour eta bederatzi ProTeam mailakoak.

Igandean, berriz, esprinta espero da Almerian, 192,3 kilometro Puebla de Vícarretik Roquetas de Mareraino. Lehen zatia bihurriagoa da Celín-Dalías (2. mailakoa, 46,3 km), La Alquería (3. mailakoa, 82,1 km), Fuente Marbella (3. mailakoa, 91,3 km) eta Cuesta de Almerimar (4. mailakoa, 140,6 km) gainekin, azken zirkuituari ekin aurretik. Parte hartuko duten taldeak 20 dira, WorldTourreko zortzi eta 11 ProTeam-ekoak.

Azkenik, astelehenean, Jaengo lur-atalak iritsiko dira, 162 kilometro Baezatik Ubedara, 12 sterrato tartekin, 62 kilometro guztira, Virgen de la Salud (5,7 km) eta Soledades (6 km) lau aldiz gainditzeko, azkena amaieratik hiru kilometro baino gutxiagora. Taldeak 14 izango dira, bost WorldTour, zortzi ProTeam eta bi kontinental.

Era berean, James Fouchék debuta egingo du Euskaltel-Euskadiko taldearekin eta maillot laranja jantziko du Zeelanda Berriko ordekako txapelketan; ostiraletik larunbaterako goizaldean amaituko da, euskal ordutegian (12 ordu gutxiago).

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean