Euskaltel-Euskadi: Goi mailako Espainiako Itzulia

Itzuli

2021/09/05

Euskaltel-Euskadi: Goi mailako Espainiako Itzulia

Euskaltel-Euskadi taldea nabarmendu da oso Espainiako Itzulian eta garaipena besterik ez zaio falta; izan ere, horixe zen jomuga Burgosen eta Mikel Bizkarrarekin lehiatu zen azken metrora arte larunbatean. Zortzi txirrindularik hiru asteak bete dituzte.

Jorge Azanzaren gizonek lehiakortasuna, kemena, jarrera eta nortasuna erakutsi dituzte. Eta nota, Azanzak esan duen bezala, "oso ona" da. Bikaina garaipen hori lortzea izango zen. Datuak hor daude: euskal taldeak 16 ihesaldi harrapatu ditu 19 egunetan eta zazpi txirrindulariekin gainera. Guztira, 11 aldiz sailkatu dira 15en artean, lau 10en artean. Taldekako sailkapenean, berriz, 11. postua erdietsi dute; ProTeam mailako lehenengoa eta WorldTour mailako bederatzi taldeen aurretik.*

Elastiko laranja buruan ikusi dugu Burgos Santiago de Compostela bitartean. Bizkarra eta Mikel Iturria taldekideek ziurtasuna eskaini diote multzoari; Luis Angel Mate eta Juanko Lobato eskarmentua errepidean eta lasterketatik at; eta lau hasiberriek, Xabier Mikel Azparren, Joan Bou, Gotzon Martín eta Antonio Soto, freskotasuna; guztiek, berriz, ilusioa, zuzendaritzak eta auxiliarrek bezalaxe. Erorketak gutxi izan dira zorionez, eta bakarrik Bou gazteak jaso zuen gogor bat.

Beraz, bizipen ahaztezina izan da eta txirrindularitza agiria eskuratu dute. Zalantzarik gabe, kirol multzoak hazi egin du Espainiako Itzulian eta egungoa eta etorkizuna distiratsu somatzen da, baita babesleen, kolaboratzaileen, bazkideen eta zaleen babesari esker ere; ezinbestekoa da. Marea laranja itzuli da geratzeko eta hazteko urtero, egunetik egunera.

Edonola ere, denboraldia ez da bukatu Euskaltel-Euskadi taldearentzat; izan ere, 11 lasterketa dituzte aurretik txirrindulariek, goi mailakoak, Italian, batez ere, Frantzian eta Kroazian.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean