Euskaltel-Euskadi, hiru txirrindularirekin Hungariako Tourreko lehen 25en artean

Itzuli

2024/05/12

Euskaltel-Euskadi, hiru txirrindularirekin Hungariako Tourreko lehen 25en artean

Mikel Bizkarra eta Victor de la Parte (Euskaltel-Euskadi) ahalik eta sailkapen onena lortzeko borrokatu dira Hungariako Tourreko bosgarren eta azken etapan (2.Pro), 15. eta 22. postuak eskuratuta nagusian, hurrenez hurren.

Andoni Lopez de Abetxukok 11 txirrindularik osatutako ihesaldean parte hartu du. Baina, Pecs muinoa 2,4 km % 8,8an, gainditu behar zituzten txirrindulariek eta bertan aukeratzen zen lasterketa. Talde laranjak Bizkarra, Joan Bou, De la Parte eta Gotzon Martin taldekideekin eutsi dio buruari. Azken igoeran, WorldTour mailako taldeak nagusitu dira; Bizkarra 17. helmugaratu da, De la Parte 20. eta Bou 22.

Sailkapen nagusian, euskal taldeak hiru txirrindulari sartu ditu lehen 25en artean: Bizkarra 15., De la Parte 22. eta Gotzon Martín 25. Taldeka, euskal multzoa seigarrena izan da, 20 talderen partaidetzarekin, zortzi WorldTourrekin eta zortzi ProTeam mailakoekin. Wouter Poelsek (BAH) irabazi du etapa eta Thibay Nysek (LTK) sailkapen nagusia, Emanuel Buchmann (BOH) eta Poels aurkarien aurretik. Aberasturik garaipena gertu izan zuen bigarren etapan, hirugarren sailkatuta -eta zazpigarren izan zen lehenengoan-, eta Bizkarra 11. izan zen hirugarren saioan.

Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduraduna: "Gaurko etapa egokia zen guretzat, hasiera batean, baina ezin izan dugu emaitzarik hobea lortu. Lehen 25en artean hiru txirrindulari sailkatu ditugu. Egia esan, gehiago lortzeko gai garela uste dut, nahiz eta hemen WorldTourreko taldeak eta txirrindulari garrantzitsuak aritu. Aberasturiren agerpenarekin ere nabarmendu nahi dut, edonon irabazteko gai dela ikusten dugu, bolada onean dago, eta aprobetxatu egin behar dugu. Gure maila ertaina ona da, postu hobeak faltan botatzen ditugu, baina WorldTour taldeek aukerak murrizten dituzte, eta horregatik ondo aprobetxatu behar ditugu aurkezten zaizkigun aukerak".

Bestetik, Frantziako Kopako Boucles de l'Aulne-Châteaulin klasikoan (1.1), Euskaltel-Euskadik aurreko egunean Finistèreko Tourrean baino aurpegi hobea eskaini du, eta Xavier Cañellas, Asier Etxeberria eta Txomin Juaristi azken zirkuituan garaipena lortzeko borrokan ari ziren 25 txirrindulariko taldean lehiatu dira. Azkenik, Cañellasek 19. postua erdietsi du eta Juaristik 21. Axel Zingle (COF) izan da garailea.

Euskal taldearen hurrengo lasterketa Boucles de la Mayenne da (2.Pro, Frantzia) itzulia izango da maiatzaren 23tik 26ra.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean