2023/09/30
Euskaltel-Euskadi oso ondo aritu da Langkawiko Tourrean
Euskaltel-Euskadi taldeak itzuli ederra bete du Langkawiko Tourrean (2.Pro, Malaysia), Asiako itzuliko zortzigarren eta azken etaparen ostean. Joan Bouk laugarren bukatu du, podiumetik pauso bakarrera, eta euskal taldeak bigarren amaitu du taldekako sailkapenean.
Jorge Azanzaren multzoak erasora jo du azken jardunaldian. Xabier Isasaren lehen saiakeraren ondoren, Txomin Juaristi sartu da eguneko ihesaldian, hamar bat txirrindularirena. Markina-Xemeingoak, sailkapen nagusiko hamaikagarrenak bi minutura, aurkarien taldeak lan egitera behartu ditu tropel buruan, EF Education hasita. Etapa esprintean erabaki da amaieran.
Talde laranjak lau txirrindulari sailkatu ditu lehen 20en artean: Joan Bou laugarren, podiumetik bederatzi segundora, Txomin Juaristi 11., Mikel Iturria 14. eta Mikel Bizkarra 17. Zoritxarrez, Carlos Canalek eroriko itxuroso bat izan zuen ostiralean, ondorio fisiko garrantzitsurik gabe. Xabier Isasak osatu du taldea Malaysian.
Etapa nagusiak lasterketako indartsuenetako bat bihurtu zuen taldea, hain zuzen, bigarren taldekako sailkapenean, World Tourreko EF Educationek bakarrik gaindituta eta 21 taldeko partaidetzan. Garaipen bat edo podiuma bakarrik falta izan dira. Erori aurretik, Canalek lau top10 lortu zituen, hirugarren etapan hirugarrena nabarmenduta, eta Bou laugarren izan zen Genting Highlandsen. Simon Carr (EFE) sailkapen nagusian gailendu da; Gleb Syritsa (AST) izan da azkarrena azken saioan.
Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadiko kirol arduraduna: "Ahal izan dugun lehia guztia eman dugu azken etapan eta lasterketa gogorra egin dugu, Isasa eta Juaristirekin batez ere. Txomin talde batean sartu da eta sailkapen nagusia kolokan jarri du. Educationek ez du ihes egiten utzi eta harrapatu arte ez da gelditu. 30 bat kilometroren faltan Iturria erori da, baina etapa amaitzeko aukera izan du. Nire ustez, etekin gutxi atera diogu gure errendimendu eta jarrera onari".
Euskaltel-Euskadik hiru klasikoarekin emango dio amaiera denboraldiari, Frantzian eta Belgikan: Tour de Vendée (1.1), urriaren 1ean, igandean, Binche-Chimay-Binche (1.1), urriaren 3an, asteartean, eta Paris - Bourges (1.1), urriaren 5ean, ostegunean. Enekoitz Azparren, Xabier Mikel Azparren, Xabier Berasategi, Unai Cuadrado, Peio Goikoetxea, Andoni Lopez de Abetxuko eta Gotzon Martin dira bertan lehiatuko diren zazpi txirrindulariak.