Euskaltel-Euskadi taldea lau klasikotan lehiatuko da Italian

Itzuli

2021/09/13

Euskaltel-Euskadi taldea lau klasikotan lehiatuko da Italian

Euskaltel-Euskadi taldea Italiako lau larterketetan lehiatuko da aste honetan, hala nola, Giro Toscana, asteazkenean, Coppa Sabatini, ostegunean, Memorial Pantani, larunbatean, eta Trofeo Mateotti, igandean.

Guztira, zazpi txirrindulari arituko dira: Antonio Angulo, Iker Ballarín, Gari Bravo, Unai Cuadrado, Txomin Juaristi, Juanjo Lobato eta Gotzon Martín, David Echavarriren kirol zuzendaritzapean. Lobato eta Martin Espainiako Itzulian lehiatu ziren.

Jorge Azanza, kirol zuzendaria: "Ilusioz beteta ekingo dio lasterketei, Espainiako Itzulian azaldutako jarrera jarraipena emateko itxaropenarekin. Multzo orekatua da, gogoekin baita lasterketak ezagutzen ditugu eta ondo moldatzen zaigu ere". Izan ere, Lobatok Coppa Sabatini irabazi zuen 2018. urtean.

Lau klasikoek ibilbide bihurria dute eta maldan gorako erripek tropela hautsiko dute.

  • Asteazkena Giro Toscana (1.1)
  • Osteguna Coppa Sabatini (1.Pro)
  • Larunbata Memorial Pantani (1.1)
  • Igandea Trofeo Mateotti (1.1)

BESTE LASTERKETAK

Antonio Soto eta Eukene Larrarte (élite) eta Xabier Mikel Azparren eta Idoia Eraso (sub23) Euskadi Fundazioaren lau txirrindulariak izan ziren Europako Txapelketetan asteburuan, Trenton ospatuta.

Bestetik, Laboral Kutxa taldeko Idoia Eraso nagusitu da Emakumeen Espainiako Kopan; Tania Calvo bigarren sailkatu zen larunbatean Nojako azken proban. Laboral Kutxa amateur taldeak, berriz, maila ederra eman du ere. Xabier Berasategik Euskaldun Txapelketa irabazi du, Baranbion (4.a) eta Altsasun (3.a), azken bi lasterketak jokatuta asteburuan. Azkenik, Laboral Kutxa talderik onena izan zen Volta a la Provincia de València itzulian eta Xabier Isasak laugarren postua poltsikoratu zuen sailkapen nagusian, lau etapatan ospaturiko lasterketan, ostegunetik igandera.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean