EUSKADI FUNDAZIOAK EUSKALTEL-EUSKADIREN LARANJAZ JANTZIKO DU ITZULIA

Itzuli

2021/03/30

EUSKADI FUNDAZIOAK EUSKALTEL-EUSKADIREN LARANJAZ JANTZIKO DU ITZULIA

  • Etxeko lasterketa proiektua babestu duten enpresei, bazkideei eta zaleei beren konfiantza eskertzeko aukera bikaina da.
  • Jorge Azanzak mendiko etapetan ondo moldatzen den zazpikoa osatu du.

Egutegian gorriz markatuta duen hitzorduetako batean atarian dago Euskadi Fundazioa. Zortzi urteko etenaldiaren ondoren, gizarte eta kirol proiektu hau, etxeko lasterketan izango da berriz, Euskal Herriko Itzulian. Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak arituko dira lehian, kirol proiektuko gorengo mailan aritzen den taldea. Volta a Catalunya eta Semana Coppi e Bartalli lasterketetan maila bikaina erakutsi ostean, konfiantzaz eta ilusioz beteta ekingo diote Itzuliari.

Euskadi Fundazioak datorren astean, apirilaren 5etik 10era, Euskal Herriko Itzulian lehian arituko diren Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak aurkeztu ditu. Euskaltelen, talde laranjaren babesle nagusiaren, egoitzan egindako aurkezpen ekitaldian, Koldo Unanue, Euskalteleko marketing zuzendaria; Jesus Ezkurdiak, Euskadi Fundazioko Managerrak; Jorge Azanzak, Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendariak eta Itzulian ariko diren Mikel Bizkarra eta Gotzon Martin txirrindulariek parte hartu dute.

Koldo Unanue, Euskalteleko marketing zuzendaria, izan da lehena hitza hartzen. Euskal Herriko Itzulian laranjaz janztera animatu ditu zaleak, taldearen bultzada den marea laranja sortzeko asmoarekin. “Harro gaude taldea berriro gure etxean hartzeaz, euskal txirrindularitzaren hitzordu handi hau aurkezteko. Pasa den urtean batu ginen proiektura, baina Itzulia ospatzea ezinezkoa izan zen. Etapa berriaren hasiera euskal txirrindularitzaren hitzordu historikoan izango zen. Orain bai. Iritsi da momentua, nahiz eta arreta handiz jokatu behar dugun eta osasun gomendioak errespetatu”. Itzulia publiko gabe ospatuko da; “ilusioari eutsi nahi diogu eta, beraz, elastiko laranja janztera animatu nahi ditut zaleak. Euskadi laranjaz jantziko dugu”.

Bere ondoren, Jesus Ezkurdiak, Euskadi Fundazioko Manager Orokorrak, Euskadi Fundazioarentzat Itzulian aritzeak duen garrantzia azpimarratu du. “Kirol arloari dagokionez ez dizuet ezer berririk esango. Hori horrela, alor sozialean jarri nahiko nuke arreta. Gure proiektua berezia da, ez da besteena baino hobeagoa edo okerrago, baina oso berezia da. Gizarte masa handi baten babesa dugu, baita enpresena ere eta, horrek, herrialde proiektu bat garatzeko aukera eskaintzen digu, txirrindularitzaz gozatzea ahalbidetu, harrobiarekin lan egin, txikienei lehen pedalkadak ematen lagundu… Itzuliak horiek guztiak eskainitako konfiantza eta maitasuna bueltan emateko aukera eskaintzen digu”.

Hori guztiagatik, Ezkurdiak denboraldiko momentu garrantzitsuena dela azpimarratu du; “momentu hau gizarte eta kirol proiektuko zutarriak indartzen jarraitzeko aprobetxatu behar dugu eta hazten jarraitu nahi dugu proiektuaren euskarri diren eragileen eskutik. Eta ez naiz soilik kirol esparruaz ari, ahalegina eta sakrifizioa soilik eskatzen dugu alor horretan, proiektu hau ehuntzen duen sareak eskaintzen digun bera. Hau haratago doa eta eredu izan behar dugu, batez ere osasun krisialdi honen aurrean. Hori horrela, kazetarien presentzia aprobetxatuz, marea laranjari ardura eskatu nahi diot”.

Zazpiko lehiakorra

Jorge Azanzak prentsaurrekoan zehar argitu du zein zazpi txirrindularik osatuko dutentaldea: Gotzon Martin Sanz, Luis Angel Mate Mardones, Mikel Aristi Gardoki, Mikel Bizkarra Etxegibel, Mikel Iturria Segurola, Txomin Juaristi Arrieta eta Unai Cuadrado Ruiz de Gauna.

Taldearen ezaugarriez hitz egiterakoan, honela definitu du: “Batez ere, mendiko etapetan ongi moldatzen diren txirrindularik osatzen dute taldea, eta gainera, ihesaldietan sartzeko borrokan ariko direnak. Eta Mikel Bizkarrak Katalunian erakutsi duen pedal kolpea mantentzen badu, zer esana emango du. Azkenik, Mikel Aristi sartu dut, Ondarroan bukatuko den bosgarren etapa lehiatzeko aukerarekin ikusten dudalako”.

El preparador ha definido de esta forma las características principales del equipo. “Se trata de un bloque que se defiende bien en montaña y, además, peleará por entrar en las fugas. Y luego contamos con la baza de Mikel Bizkarra, que lo ha hecho muy bien en la Volta y esperemos de el mismo nivel en la Itzulia. Y con un hombre rápido como Aristi, buscaremos disputar la quinta etapa que finaliza en Ondarroa”.

Azanzak ez du lan handirik izango txirrindulariak motibatzeko. “Etxeko lasterketa da eta  argi dago ilusioagatik ez digula inork irabaziko”. Prestatzaile nafarra, ordea, ez da horrekin konformatzen. “Denboraldi osoan esan dut eta, berriz diot, gure nortasuna erakutsi behar dugu. Ihesaldi guztien borrokan ariko gara eta etaparen baten lehian izango gara. Ez da erraza, ezarritako helburuak betetzeko gaitasun handia behar delako, baina taldea ondo iristen da, indartsu gaude eta ez dugu ezer baztertuko”.

Marea arduratsua

Euskal Herriko Itzulian, Euskaltelek, kaleak laranjaz janztera animatu nahi ditu zaleak, marea arduratsu bat sortuta. Osasun gomendioek ezinezkoa egiten dute zaleak errepide bazterrean egotea eta, hori horrela, operadoreak urrats bat eman du zaleen ilusioa bizirik mantentzeko. Operadorearen salmenta puntuetan euskal txirrindularitzaren hitzordu garrantzitsuenean taldea bultzatzen duten kartel eta pantailak ipini dira.

Horrez gain, Euskalteleko bezeroak elastikoak eskuratu ditzakete. Kamisetak taldearen maillotaren diseinuaren isla dira eta txirrindulariak eta zaleak errealitate bera direla irudikatzen dute. Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariek laranjaz jantzitako afizio baten bultzadarekin egiten dute amets. Distantziatik eta birtualki bada ere bultzada gertutik sentituko dute lasterketa kuttunenean.

Halaber, Euskaltelen Telebistaren Kanal Gonbidatua (dial 7) laranjaz jantziko da, Itzulian taldearekin lotutako eduki bereziak eta zaleek bidalitako babes mezuak emitituko dira.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean