ASTEBURU INTENTSOA

Itzuli

2021/05/03

ASTEBURU INTENTSOA

Inongo deskantsurik gabe, asteburu intentsoa izan da hau Euskadi Fundazioaren kirol egitura osoarentzat, gure hiru taldeek lasterketa ezberdinetan parte hartu baitute.

EUSKALTEL EUSKADI

Euskaltel Euskadik Asturiaseko Itzulian parte hartu zuen asteburuan zehar. Lasterketa Ostiralean hasi zen Oviedo eta Pola de Lena arteko etaparekin. Bertan, Gotzon Martin izan zen protagonista nagusia laugarren postua lortuz talde murriztu batean egindako sprintaren ondoren.

Lehen egunaren ondoren, Cangas de Narcean amaitu zen bigarren etapa. Euria eta giro hezea izan ziren eguneko aktore nagusiak.

Azken egunean iritsiko zen etapa nagusia. 125 km Cangas de Narcea eta Alto del Naranco mendatearen artean. Gure Orozkoko txirrindulariaren erorketak markatu zuen eguna. Etapa amaitzeko kilometro gutxi falta zirenean, Martin faboritoen taldean zegoela, zoritxarreko eroriko batek garaipena lortzeko borrokatik at utzi zuen. Izan ere, 25 urteko txirrindularia desagertuta egon zen, zenbait minutuz, sastraka artean. Zorionez, dena susto handi batean geratu zen.

Azkenean, Mikel Iturria izan zen sailkapen nagusiko gure gizonik onena 15. postuan. Taldekako sailkapen orokorrean gure mutilak hirugarren postua lortu zuten.

LABORAL KUTXA ELITE – 23 URTEZ AZPIKOAK.

Txirrindularitzan zoriontasuna Unai Iribar, 23 urtez azpikoen Laboral Kutxako txirrindulariak, Larunbatean Legazpin sentitu zuena da. Santikutz Klasika proba ospetsuaren irabazle izan ondoren.

Espainiako Kopako bosgarren probak amaiera zirraragarria oparitu zigun. Zorionez, Ibarrako gazteak lehen postuan gainditu zuen helmuga Pau Miquel eta Igor Arrietaren aurretik.

Iribarrek bere poztazuna erakutsi zuen lasterketa ondorengo adierazpenetan "Egia esan, lasterketa honek ilusio handia egiten zigun. Talde osoak lan eskerga egin du eta azkenean garaipena lortu ahal izan dugu. Ihesaldi txiki guztietan egon gara murgilduta, eta igoera denetan tropel buruan izan gara. Azkenean, Laboral Kutxako sei izan gara azken zatian sortu den taldean, eta helburu argia geneukan. Azken garaipenaren bila borrokatzea. Egia esan, oso harro nago egutegiko proba ospetsuenetako bat irabazita."

Igandean Urrakiko Igoeran izan zuten mutilek hitzordua. Gipuzkoako afizionatuen egutegiko proba mitikoa. Charles Etienne Chretien izan zen gure gizonik onena hirugarren postua lortuz. Xabier Berasategi ere protagonista izan zen eguneko ihesaldia parte izan zen beste 2 txirrindularirekin batera.

EMAKUMEEN LABORAL KUTXA

Laboral Kutxako neskek hitzordu bikoitza izan dute asteburuan. Larunbatean Balmasedan, Espainiako Koparako bigarren proba puntuagarriarekin, eta igandean Barrundian, Euskaldun Txapelketako lehen lasterketarekin. Larunbatean, Idoia Erasok laugarren postuan bukatu zuen sailkapen nagusian eta lehena izan zen 23 urtez azpikoetan.

Igandean Tania Calvo izan zen protagonista. Gasteiztarra hirugarren izan zen esprintean Ana Usabiagaren eta Sandra Alonsoren aurretik. Lasterketa esprint estu batean erabaki zen. Amaieran, Calvok taldeak guztiak lasterketan zehar egindako lana goraipatu zuen: "Egia esan, neskek lan bikaina egin dute proba osoan zehar eta oso ondo eraman naute tropelean. Gainera, ibilbideak mesede egiten zidan, kilometro gehienak lauan egin baititugu".

Argazkiak: Oskar Matxin.
 

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean