Euskadi Fundazioa Kontinental Profesional mailako taldea izango da 2020 denboraldian

Itzuli

2019/10/08

Euskadi Fundazioa Kontinental Profesional mailako taldea izango da 2020 denboraldian

Euskadi Fundazioa Kontinental Profesional mailako taldea izango da 2020 denboraldian. Modu horretan, zuzendaritza berriak aurrekoaren lekukoa hartu zuenean marraztu zuen ibilbide-orrian zehaztutako mugarria beteko da. Anbizio handiko helburua da, bi oinarri nagusirekin: talde laranjak garai batean izan zuen maila berreskuratzea. Datorren denboraldian gauzatuko den maila igoera estrategia orokor batean kokatzen den urrats logikoa baino ez da.

Urrats honekin Euskadi Fundazioak harrobiarekin duen konpromisoa berresten du, bai gizonezkoen zein emakumezkoen mailan. Horixe izan da mailaz igotzeko erabakiaren arrazoi nagusietako bat. Zuzendaritza berriak argi ulertu du elite mailako egitura garatzea behar beharrezkoa dela gainontzeko mailak sendotu nahi badira.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean