2020 denboraldiko aurkezpena

Itzuli

2019/11/07

2020 denboraldiko aurkezpena

Euskadi Fundazioak, 2020. urteari begira bere kirol proiektuentzat eta sozialentzat diseinatu dituzten ardatz orokorrak aurkeztu ditu. Bilboko Hotel Meliá-n burutu den ekitaldian, Euskadi Fundazioko Mikel Landak (lehendakaria), Jesus Ezkurdiak (managerra) eta Jorge Azanzak (kirol zuzendaria), kategoria aldaketa hau (Kontinental Profesionala) proiektuko zuzendaritza berriak, duela bi urte, ordezkoa hartu zuenean, adostutako helburuan oinarrituta dagoela azaldu du.Hori dela eta, hurrengo hilabeteetako helmuga, zale guztien konfiantza eta kemena berriro  irabaztea izango da eta burutuko diren lasterketa bakoitzean emaitza bikainak, borroka eta esfortzu jarrerak lortzea izango du helmuga UCI Pro Team kategorian.   

Segidan, kirol eremuarekin zerikusia duten funtsezko gaiak jorratu dira. Talde profesionalari dagokionez, sartu berri diren 20 txirrindularik, denboraldiko lehenengo zatiari aurre egin beharko die, Itzulian ahalik eta forma fisiko bikainenean iristeko helburuarekin.
 
Gure asmoa,  urtarrilaren amaieran San Luis (Argentinan) hastea izango litzateke eta lasterketak Mallorcan burutzea. Ondoren lasterketak itzuli nazionalekin jarraituko luke: Balentzia, Andaluzia, Murtzia, Katalunia… Gainera, taldeak bi tokitan lasterketak burutzea ohikoa izango dela azpimarratu da, herrialde desberdinak bisitatuz, hau da, Frantzia eta Italia batik bat.
 
Baita ere azpimarratu nahi da, 2020ko denboraldian ere, sub23-ko taldea mantenduko dela, nesken taldeaz gain. Bi taldeen helburuak bi hitzetan esanda, honako hauek dira: elkartasuna eta garapena. Euskal harrobiak dituen txirrindularirik hoberenak lagundu. Ade batetik txirrindulari bezala garatzeko eta bestetik ahalik eta egutegi osoenak  burutu ditzaten.
 
Kirol arloekin erlazionatutako gakoak esan eta gero, proiektuko kudeatzaileek Euskadi Fundazioak kiroletako programa bat baino gehiago dela azpimarratu nahi izan dute eta horretarako, egiturak dituen aukeren barruan, 2020an zehar, izaera sozialak dituzten iniziatibak laguntzeko eta indartzeko lanean jarraituko dutela azaldu dute: kirolarekin, txirrindularekin eta hiri-higikortasun jasangarria bultzatzeko. Proiektu honen ustez, beharrezkoa da Euskal gizarteari berak eman dion baldintzarik gabeko laguntza itzultzea eta gainera, gizarte alor hori garatzea ezberdintzen duen gakoa dela adierazi du Euskadi Fundazioak.
 
Azkenik, eta hitzaldi hau burutzeko, pertsona eta entitate desberdinei eskerrak eman nahi zaizkie eskaini diguten laguntzagatik eta proeiktuari laguntza hori ematen jarraitzen dutelako: langile eta staff taldeko kide direnei, bere jarrera eta inplikazioa ez baita beti agerian agertzen, egunero-egunero proiektu hau aurrera ateratzeko borrokatzen ari direlako; Euskadi Fundazioko kideei, modu altruista eta eskuzabalarekin, esfortzu ekonomikoa egiten duzuelako nahiz eta gutxi dela iruditu, oso handia da entitatearentzat; enpresa kolaboratzaile guztiei, txirrindularen alde apustu egiteagatik honelako proiektuak aurrera eraman ahal izateko, eta azkenik erakunde publikoei, urtez-urte kirola eta txirrindularitza bultzatzeko lanean ari direlako eta gure lurraldeko kirol ekitaldi profesional kopuruak ez diezaion hazteari  utzi.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean