Gari Bravo, beste urtebete laranjaz

Itzuli

2020/11/25

Gari Bravo, beste urtebete laranjaz

“Bukatu berri dugun denboraldi gogorraren ondoren, kontratu-berritzeak izugarrizko ilusioa egiten dit”. Gari Bravoren hitzak dira Euskaltel-Euskadirekin kontratua urte betez luzatu ondoren.

 

Datorrena, bigarren denboraldia izango da, baina aurrez talde laranjan aritutakoa da lazkaotarra. 2013an izan zen, eta oso maila ona eman zuen. “Nire onena ematea, horixe da denboraldi berrirako helburua. Beste denboraldietako distira berreskuratu nahi dut. 2020a ez da urte ona izan; lehenengo lasterketetan maila ona eman nuen, baina txakalaldia izan nuen, ez nuen nire maila eman. Tartean lasterketa onak egin nituen, Mont Ventoux esaterako, protagonismoarekin, baina orokorrean ez nago pozik egindako urtearekin”.

 

Urte berriari motibazioz gainezka ekingo diola adierazi du. “Taldea itxura bikaina hartzen ari da, 2021a oparoa izango da, ziur nago. Aurten egin ditugun azken lasterketetan ohartu gara gauzak ondo eginez gero maila ona ematen dugula, eta oinarri hori ez da galdu”.  

 

Denboraldi berrirako helburuak aipatzen hasita, 31 urteko txirrindulariak bi helburu dauzka begiz jota. “Espainiako Itzulian parte-hartu nahi dugu, eta nire hondar alea jarri nahi dut gonbidapena lortzeko. Eta nola ez, Euskal Herriko Itzuliak zirrara berezia egiten digula ez dut ezkutatuko. Etxean aritzea beti da berezia”.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean