Gaztela eta Leongo Itzulia izango da laranjen hurrengo hitzordua

Itzuli

2018/04/19

Gaztela eta Leongo Itzulia izango da laranjen hurrengo hitzordua

Pasa den asteburuan frantziar lurretan ibili eta gero, asteburu honetan Gaztela eta Leongo Itzuliarekin, Euskadi Fundazioak bere Espainiar lasterketen ibilbidea hasiko du; ondoren Asturias, Madril eta Aragoiko itzuliek emango diote jarraipena Gaztela eta Leongo Itzuliari.

Apirilaren 20tik 22ra ospatuko da Gaztela eta Leongo Itzulia, eta txirrindulariak, Santa Teresaren bizitza eta lana gertatu zen toki eta ibilbideetatik barrena igaroko dira. Guztira 410km izango dira.

Itzulirako Jorge Azanzak, taldeko entrenatzaileak, eramango duen taldea, Jon Ander Insausti, Mikel Alonso, Marc Buades, Txomin Juaristi, Juan Antonio López-Cózar, Ricardo García eta Egoitz Fernández-ez osatua egongo da.

Beste behin, taldea, aurrean ibili, ihesaldietan sartu eta protagonista izateko helburuarekin itzuliko da lehiaketara.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean