
2023/03/18
Gotzon Martin (Euskaltel-Euskadi), seigarren Classic Loire Atlantique klasikoan
Gotzon Martin (Euskaltel-Euskadi) lehiatu da garaipena lortzeko Classic Loire Atlantique (1.1) lasterketan. Bizkaitarra seigarren izan da La Haye-Fouassièren hasi eta amaitu den 182,8 kilometroko proban.
Gotzon buruan iritsi da helmugara eta seigarren postua erditsi du bizkaitarrak, taldearen ibilbide ona baieztatzen, eta asteazkeneko Nokere Koerse lasterketaren zorte txarrik gabe, kilometro baten faltan eroriko batek emaitza are hobea ekidin baitzuen. Carlos Canal (21.), Unai Iribar (26.), Xabier Isasa (28.) eta Enekoitz Azparren (36.) ere aurreko taldean sartu dira. Antonio Sotok, aldiz, gaixorik, ez du irteerarik hartu.
Gotzon Martin: "Zirkuitu gorabeheratsua zen, baina ez da hautsi lasterketa. Hasieratik, ez dut sentsazio onik izan, nahiz eta amaieran hobeto ikusi dudan neure burua. Azken bi itzulietan lasterketa gogortu egin da eta esprintari begira leku ona hartzea, eustea eta garaipena lortzeko lehian egotea lortu dut. Pozik nago eta hurrengo lasterketetan lerro hau jarraitzea espero dugu, bihar hasita".
Pello Olaberria, kirol zuzendaria: "Pena bat, gogortasun pixka bat falta izan zaio lasterketari. World Tourreko lau txirrindulari zortzi kilometrora ihes egin dira eta gutxigatik ez dira sartu Gotzon eta Canal. Ihesaldia tropela harrapatu du azken kilometroan eta 30-40 txirrindularik jokatu dute garaipena. Gotzon seigarren izan da, eta Canal, berriz, itxita geratu da azken bihurgunean. Denak indartsu azaldu dira eta espero dezagun bihar honi eustea".
Igandean, Cholet - Pays de la Loire (1.1) lasterketarekin izango da hitzordua. Hasierako 150 kilometroak beteta, zortzi kilometroko azken zirkuituari egingo diote aurre txirrindulariek, zazpi itzuli Cholet hirian hain zuzen ere, Enekoitz Azparren, Xabier Berasategi, Carlos Canal, Xabier Isasa, Unai Iribar, Gotzon Martin eta Antonio Soto taldekideekin. Proba 12:00etan hasiko da eta arratsaldeko bostak baino lehentxeago amaituko da.
Beste multzo bat Kataluniako Itzulian (World Tour) arituko da astelehenetik aurrera: Xabier Mikel Azparren, Ibai Azurmendi, Mikel Bizkarra, Unai Cuadrado, Mikel Iturria, Txomin Juaristi eta Luis Angel Maté.