2023/06/11
Iker Mintegik (LABORAL Kutxa) irabazi du Nafarroako Itzuliko azken etapa
LABORAL KUTXA-EUSKADI FUNDAZIOA NABARMENDU DA PIRINIOETAKO TOURREAN
Iker Mintegik (LABORAL Kutxa) irabazi du Nafarroako Itzuliko laugarren eta azken etapa, lasterketako lau egunetan egindako lanaren eta talde osoaren saria.
Mintegi (2002, Altsasu) multzo bateko azkarrena izan da Muskildan, Casedatik 149,6 kilometro beteta, astean zehar lehiatu duen garaipena lortzeko; izan ere, hirrugarren izan zen ostegunean eta laugarren larunbatean. Oraingoan, iritsiera estu batean lortu du bere helburua. Mikel Gaztañagak zuzendu duen multzoaren jarreraren saria.
Taldekako bigarren postuak LABORAL Kutxaren maila bikaina baieztatzen du Nafarroan; Ander Ganzabalek zazpigarren bukatu du sailkapen nagusian eta Mintegik berak bederatzigarren. Azken etapan, taldea urrunetik mugitu da, Nicolas Alustiza eta Ailetz Lasarekin. Helmugako igoeran, 3,6 km % 7,5era, Mintegi onenekin helmugaratu da eta bederatzi txirrindularien esprintean gailendu da. Nafarrarentzat denboraldiko bere bigarren garaipena da, Lazkaon irabazi ondoren, Iturmendin Nafarroako txapeldun izendatzeaz gain edo Valenciaga Memorialean bigarren izan ondoren.
Taldearentzat hurrengo lasterketa Circuito Montañés izango da, ekainaren 13tik 17ra, Kantabrian lau etapa eta Burgosen lehen jardunaldia. Iker Barandiaran, Asier Castilla, Iñaki Díaz, Iñaki Murua, Ruben Rodrigues eta Manuel Rodríguez izango dira sei txirrindulariak. Asteburuan, hitzordu bikoitza izango da, Tolosan (Euskaldun), larunbatean, eta Mungiako klasikoan, igandean.
Etapak eta ordutegiak:
- Ekainak 13, asteartea. 1. etapa: Villasana de Mena – Villasana de Mena, 125,1 km. Irteera: 16:00 / Helmuga: 18:58-19:17
- Ekainak 14 asteazkena. 2. etapa: Renedo de Piélagos – Renedo de Piélagos, 129,2 km. Irteera: 16:00 / Helmuga: 19:04-19:23
- Ekainak 16, osteguna. 3. etapa: Santillana del Mar – Santillana del Mar, 140 km. Irteera: 15:30 / Helmuga: 18:45-19:06
- Ekainak 17, ostirala. 4. etapa: Maliaño – Muriedas, 135,7 km. Irteera: 16:00/Helmuga: 19:13-19:34
PIRINIOETAKO TOURRA
LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioak bere maila onari eutsi dio CIC-Tour Féminin International des Pyrénées (2.1) itzulian, igandeko hirugarren eta azken etapak "txirrindularien segurtasuna mantentzeko" bertan behera geratu ondoren, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) iragarri duenez.
Hala ere, kirolaren ikuspegitik, lasterketak balantze bikaina utzi du taldearentzat. Lehen egunean, Yurani Blanco zen protagonista, ihesaldiko lasterketa-burua, eta Eneritz Vadillo aurreneko mailako talde batean iritsi zen. Larunbatean, Hautacamen magaleraino neutralizatutako jardunaldi batean, Debora Silvestri 11. zen, Usoa Ostolaza 14. eta Vadillo 25. eta hirurek lehenengo 20 sailkatuen artean amaitu dute lasterketa, 17., 18. eta 20. sailkaturik hurrenez hurren; Vadillo, gainera, laugarren gaztea izan da. Taldeka, LABORAL Kutxa laugarren izan da, 24 talderen parte-hartzearekin, World Tourreko sei taldekin.
Hurrengo lasterketak Emakumezkoen Espainiako Kopako azken bi puntuagarriak izango dira, ekainaren 17an, larunbata, Abanillan (Murtzian) eta ekainaren 19an, igandea, Classica Arros-en (Valentziako Erkidegoan).
Bestalde, Tania Calvok eta Laura Rodriguezek Espainiako Kanporatze eta Scratch txapelketak irabazi dituzte, hurrenez hurren, asteburuan Valentziako Lluis Puig Belodromoan ospatutako pistako Espainiako Txapelketetan.