Juaristi: «Gaztela eta Leongo itzulian asko ikasteaz gain, lehiakorrak garela erakutsi dugu»

Itzuli

2018/04/22

Juaristi: «Gaztela eta Leongo itzulian asko ikasteaz gain, lehiakorrak garela erakutsi dugu»

Euskadi Fundazioak, hiru eguneko itzuli berri bati aurre egin beharra izan dio ostiraletik igande honetara: Gaztela eta Leongo itzulia. Guztira 410km gogor izan dira, eta txirrindulariak, Santa Teresaren bizitza eta lana gertatu zen toki eta ibilbideetatik barrena igaro dira.

Itzulia ez zen guztiz nahi bezala hasi talde laranjarentzat, izan ere, lehenengo egunean haizea eta abanikoak medio zirela, laranjak ez ziren aurrean askorik erakutsi. Baina, itzuliko bigarren eta hirugarren egunean, Jorge Azanzaren taldeak egoerari buelta eman, eta izaera lehiakor eta talde lan on batekin, aurrean erakutsi eta protagonistak izatea lortu dute. Aurrena, bigarren eguneko Marc Buadesen ihesaldiarekin, eta ondoren, hirugarren eta azken egunean Txomin Juaristik harrapatu duen ihesaldiarekin.

Protagonista izatea lortu duen Txomin Juaristik, “Gaztela eta Leongo itzulian asko ikasteaz gain, lehiakorrak garela erakutsi dugu”la baieztatzen du. Gainera, “taldea lehiakorra izaten ari da, eta emaitzak bide honetatik iritsiko dira” gehitzen du.

Euskadi Fundazioa gogotsu dago apirilaren 27tik 29ra Asturiaseko itzulia lehiatzeko.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean