LABORAL Kutxak aurrerapausoa eman du 2023an 16 txirrindulariko taldearekin

Itzuli

2022/11/18

LABORAL Kutxak aurrerapausoa eman du 2023an 16 txirrindulariko taldearekin

LABORAL Kutxak maila guztietan egin du gora 2023an. Eider Merinotik Eneritz Vadillora. Oraina eta etorkizuna. Euskadi Fundazioaren emakumezkoen taldeak16 txirrindulariko multzoa itxi du, seik berritu dute eta beste hamar berriak dira.

Jauzia nabarmena da, datozen urteetako erronkei aurre egiteko. 2029ra arte zihurtutako LABORAL Kutxaren babes nagusiaren konfiantzarekin, Orbea eta Etxeondoren konpromisoarekin, eta beste enpresa batzuen etorrerarekin, xedea 2024tik aurrera World Tour izatea da, alderdi guztiek jarritako 1,8 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin.

Jauzi horrek 2023ko garapena izango du arlo guztietan, hirugarren urtez jarraian UCI Kontinental mailan, ahaztu gabe harrobiko txirrindulari gazteei aukera ematea beren kirol ametsak betetzeko eta euskal txirrindularitzaren ikurra igotzeko munduan. Izan ere, LABORAL Kutxak 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketako podiuma izango du datorren urtean, Idoia Eraso, Naia Amondarain eta Mireia Trías, baita Eneritz Vadillo Espainiako erlojupeko junior txapelduna ere. Bere ondoan, maila goreneko txirrindulariekin eta nazioarteko esperientzia dutenekin osatu da plantilla.

Aitor Galdos, emakumezkoen LABORAL Kutxako managerra: "LABORAL Kutxari eta hurrengo urteetarako taldearekin konpromisoa hartu duten gainerako babesleei esker, asmo handiko bide-orri bat marraztu dugu, baina egingarria da: talde hori World Tourreko maila gorenera eramatea eta mundu mailan talde erreferentea izatea, betiere Euskadi Fundazioaren funtsa oinarrizko eta euskal txirrindularitza lantzea izanik. Taldera iristen diren txirrindulariek ekarpen handia egingo diete jada hemen zeudenei. 2023an hazten eta hobetzen jarraitu behar dugu, eta ez dugu ahaztu behar World Tourreko gure helburu nagusia. Horretarako, ahalik eta baliabide gehien jarriko ditugu txirrindulariek baliabide guztiak izan ditzaten beren jarduera ahalik eta ondoen garatzeko eta gure helburua lortzeko. Eta kirol arloaz haratago, erreferentzia izatea nahi dugu nola tratatzen eta zaintzen ditugun taldea osatzen duten pertsonak, gure kirolariak eredua izateko gizarte osoarentzat".

Ion Lazkano, LABORAL Kutxako kirol arduraduna: "Emakumezkoen euskal talde erreferentea izan nahi dugu mundu mailan. Horretarako, 2024tik aurrera World Tourreko leku bat lortzea dugu helburu, horrek dakartzan eskakizun guztiekin, egutegiari, multzoari, azpiegiturari eta abarri dagokienez. Erronka handia eta garrantzitsua da, lan handia ekarriko diguna, baina, era berean, motibazioz eta ilusioz betetzen gaitu horri aurre egiteak ".

Euskadi Fundazioko emakumezkoen talde profesionalak bide horren oinarriak ezarriko ditu aste honetan, 16 txirrindulariekin Eibarren egingo diren denboraldiaurreko ‘team building’ lau jardunalditan. Lau egun hauetan taldeko hitzaldiak, elkarrizketa pertsonalak, saio teknikoak, babesleen bisitak eta 2023 ilusioz beteriko taldea egiteko jarduerak izango dira.

LABORAL Kutxa 2023: Naia Amondarain (berria), Mireia Arriazu (jarraitzen du), Ines Cantera (berria), Ariana Gilabert (jarraitzen du), Yurani Blanco (jarraitzen du), Tania Calvo (jarraitzen du), Idoia Eraso (jarraitzen du), Lija Laizane (berria), Eider Merino (berria), Usoa Ostolaza (jarraitzen du), Nadia Quagliotto (berria), Marta Romeu (berria), Alba Teruel (berria), Aileen Schweikart (berria), Mireia Trías (berria) eta Eneritz Vadillo (berria).

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean