Laboral Kutxa amateurrak bederatzi fitxaketa iragarri ditu eta 2022ko taldea

Itzuli

2021/11/09

Laboral Kutxa amateurrak bederatzi fitxaketa iragarri ditu eta 2022ko taldea

Euskadi Fundazioko Laboral Kutxa talde amateurrak bederatzi txirrindulari fitxatu ditu eta guztira 19 txirrindulari izango ditu hurrengo denboraldian, 23 urtez azpikoak guztiak. Taldeak zortzi txirrindulari junior gehitu ditu taldeari, harrobi lana nabarmentzen.

Hauek dira junior mailatik igotzen diren zortzi gazteak: Aitor Agirre (Viveros San Anton), Nicolas Alustiza (Bellota-Goierri), Daniel Casais (Ampo-Inkolan), Iñigo Gonzalez de Heredia (Iridoi-Alimco), Xabier Intxausti (Ampo-Ikolan), Sergio Lorenzo (Cidade de Lugo), Maxime Renaux (Aviron-Bayonnais) eta Unai Zubeldia (Aviron-Bayonnais). Unai Hierro (2001), berriz, Cafés Baqué taldetik dator. Bederatzi horiek bat egingo dute jarraitzen duten hamarrekin.

Zalantzarik gabe, euskal tropeleko gazte nabarmenetako batzuk iristen dira. Alustizak zortzi garaipen lortu ditu 2021ean, tartean Beasaingo Klasika Premundiala; Casaisek bost garaipen eskuratu ditu; eta Zubeldiak, lau, Gipuzkoako Itzulian bigarren eta Iruñeko Itzulian hirugarren izateaz gain. Hierrok, aldiz, Antzuolan irabazi zuen eta Oiartzunen bigarren sailkatu zen, eliteko eta 23 urtez azpiko euskal egutegiko probetan.

Ion Lazkano, kirol zuzendaria: "Talde honetan zeri ematen diogun garrantzia eta zerk duen pisu handia fitxaketetan islatzen da: bederatzi txirrindulari berri, zortzi gazte, eta horietako zazpi euskaldunak. Hori da gure indarra, harrobiko txirrindulariak hartzea, gazteak, etxekoak, eta haiekin prestakuntza sakoneko lana egitea, urtez urte, urratsez urrats, onena atera dezaten etorkizunean . Hori da gure filosofia eta erakutsi dugu oso ondo egin dezakegula. Beraz, ilusio eta motibazio horrekin jarraituko dugu".

Beraz, taldeak euskal tropelean erreferente izaten jarraitu nahi du, gazteei aukera ematearen aldeko apustua eginez eta etxeko egutegian arreta berezia jarriz. Izan ere, helburu horiek bat datoz Euskadi Fundazioaren sorrerako printzipioekin eta babesle nagusienekoekin: Laboral Kutxa, Orbea eta Etxeondo

2022. urteko taldea: Aitor Agirre (2003), Nicolás Alustiza (2003), Jon Arakama (2000), Enekoitz Azparren (2002), Xabier Berasategi (2000), Daniel Casais (2003), Asier Castilla (2002), Iván Gómez (2002), Iñigo González de Heredia (2003), Unai Hierro (2001), Xabier Intxausti (2003), Ailetz Lasa (2000), Ander López (2002), Sergio Lorenzo (2003), Iker Mintegi (2002), Iñaki Murua (2000), Maxime Renaux (2003), Ibai Ruiz de Arkaute (2001) y Unai Zubeldia (2003)

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean