Laboral Kutxa amateur taldea nabarmendu da 2021. denboraldian

Itzuli

2021/10/08

Laboral Kutxa amateur taldea nabarmendu da 2021. denboraldian

Laboral Kutxa amateur taldea erreferentzia bilakatu da aurten, harrobia-lanagatik eta kirol-emaitzengatik. Txirrindulari gehienek aurrera egin dute eta kirol arloan hazi egin dira Euskadi Fundazioaren harrobian eta Euskaltel-Euskadiren filialean.

Oraingoz, Unai Iribarren talde profesionalerako jauzia iragarri da, baina ez da azkena izan behar. Askoz gehiago eman behar dute urrats bera etorkizunean, Laboral Kutxa harrobiaren alde egindako apustuari eta babesari esker. Aurten, Iribar bera eta Asier Etxeberria 'stagiare' moduan aritu dira laranjaz jantzita.

Euskal Txirrindularitza Federazioaren txapelketa guztietan eskuratu ditu garaipenak taldeak: Iribarrek Abiatzen txapelketa irabazi zuen; Xabier Berasategik Euskaldun Txapelketa; Xabier Isasak Helduz Txapelketa; eta Asier Etxeberriak Helduz Txapelketa elite mailan. Nazioartean, 23 urtez azpiko Italiako Giroan lehen aldiz parte hartu zuen multzoak Euskadi Fundazioaren nazioarteko proiekzioaren bilaketan. Ziur asko, Iribarrek berak erdietsi zuen garaipen ospetsuena, Legazpiko Santikutz Proba irabazita, Espainiako Kopako proban. 

Guztira, 17 garaipen pilatu ditu Laboral Kutxak zortzi txirrindularirekin. Unai Iribar (Durana, Legazpi, Murgia, Oñati eta Ereño); Enekoitz Azparren (Agoncillo eta Memorial Gervais); Xabier Berasategi (Segura eta Zamora etapa); Charles-Étienne Chrétien (Tolosa eta Berriatua); Asier Etxeberria (Gorla eta Elgoibar), Xabier Isasa (Oiartzun eta Muxika), Ailetz Lasa(Gatzaga); eta Xabier Murias (Lazkao). Gainera, Isasa bigarren izan zen Madrilgo Itzulian eta laugarren Valentzian, eta Iribar, bigarren Kantabrian.

Ion Lazkano, kirol zuzendaria: "Orokorrean, denboraldi oso, oso ona izan da. Goraipatzea nahiko nuke batez ere txirrindulariak eta talde osoa eginiko lana, nahiz eta espero genuen bezala ez ginela hasi. Izan ere, aldaketa guztiek denbora bat behar dute emaitzak ateratzeko. Horrenbestez, maiatzean eta ekainean, eta udan sartuta batez ere, hartu genuen bolada onarekin emaitzak benetan bikainak izan dira. Bestetik, goraipatzekoa da ere txirrindulari guztien lanean jarraitzeko exigentzia maila, amorea ez ematea, nola borrakatuko duten beti ere beraien errendimendua hobetzeko. Mailaz igotzen joan gara, hilabetez hilabete, hobetzen, eta hor da uda bikain hori. Harrobi lanari dagokionez, hor daukate saria txirrindulari batzuek, pauso emango dute aurrera eta guretzako sari polita da; gure lana zentzua hartu baitu hein handi batean horrelako berriak jasota. Baita gazteenek ere progresioa izan dute, bi izen nabarmenduta, Enekoitz Azparren eta Iker Mintegi, lehenengo urteko izanik otsaletik irailera eman dituzten urratsek ilusio berriak ematen dizkigute. Etorkizunean gauza politak egiteko gai izango direla uste dut eta horrek bultatzen gaitu lan honetan jarraitzeko gogoz eta motibazio osoarekin".

2021. urteko taldea: Ander Amonarriz (1998), Jon Arakama (2000), Enekoitz Azparren (2002), Xabier Berasategi (2000), Asier Castilla (2002), Charles-Étienne Chrétien (1999), Asier Etxeberria (1998), Iván Gómez (2002), Unai Iribar (1999), Xabier Isasa (2001), Ailetz Lasa (2000), Ander López (2002), Iker Mintegi (2002), Iñaki Murua (2000), Xabier Murias (1999), Ibai Ruiz de Arkaute (2001), Aritz Urra (2000).

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean