LABORAL Kutxa taldea Burgosko Itzulian lehiatuko da, WorldTour mailako beste proba bat

Itzuli

2024/05/15

LABORAL Kutxa taldea Burgosko Itzulian lehiatuko da, WorldTour mailako beste proba bat

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak Women's WorldTourreko proba berri bati ekingo dio Burgosko Itzulian, lau etapatan, ostegunetik igandera.

Jessenia Meneses, Usoa Ostolaza, Marta Romeu, Debora Silvestri, Cristina Tonetti eta Laura Tomasi euskal taldeak aurkeztuko duen multzo berritua osatzen dute.

Peio Goikoetxea, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko kirol arduraduna: "Burgosen berriz WorldTour mailako lasterketa batean egongo gara txirrindulari onenen aurka. Beti bezela talde indartsua izango dugu eta nire helburua Burgosetik txirrindulariak pozik eta dinamika onean itzultzea da. Bi etapa lauetan ondo egin nahi dugu esprintean eta baita bi etapa menditsuetan ere, erasokor eta protagonista izatea alde batera utzi gabe jakina. Bestetik, argi ibili beharko dugu haizearekin, izan ere, ez baita gure laguna izaten ari azken lasterketetan".

Txirrindulari azkarrenek lehen etapan izan dezakete aukera. Ostiralean, berriz, Rosaleseko gainaren amaiera izangu dute txirrindulariek, 3,8 kilometro % 5,2an, eta sailkapena zehazten hasiko da. Larunbatean haizea izan daiteke protagonista. Eta Rozavientos gaina, 3,5 kilometro % 9,3an, behin betiko epailea izango da igandean, 1.600 metroko altueran eta helmugatik 15 kilometrora.

Guztira, 21 taldek hartuko dute parte, WorldTourreko 15 taldeetatik 13k eta zortzi talde Kontinentalek. Etapak 15:35 eta 15:55 artean amaituko dira egunero eta amaierak RTVE eta Eurosport telebistek eskainiko dituzte. Gainsariaak 10, 6 eta 4 segundokoak dira helmugan eta 3, 2 eta 1ekoa tarteko esprintetan.

Etapak eta ordutegiak:

  • Maiatzak 16, osteguna. 1. etapa: Villagonzalo Pedernales - Burgos, 123 km. Irteera: 12:35 / Helmuga: 15:35-15:55
  • Maiatzak 17, ostirala. 2. etapa: Briviesca - Alto de Rosales, 123 km. Irteera: 12:35 / Helmuga: 15:35-15:55
  • Maiatzak 18, larunbata. 3. etapa: Roa de Duero - Melgar de Fernamental, 122 km. Irteera: 12:37 / Helmuga: 15:35-15:55
  • Maiatzak 19, igandea. 4. etapa: Peñaranda de Duero - Canicos de la Sierra, 122 km Irteera: 12:32 / Helmuga: 15:35-15:55

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean