LABORAL Kutxa, anbizioz Espainiako Txapelketetan

Itzuli

2023/06/22

LABORAL Kutxa, anbizioz Espainiako Txapelketetan

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioak Alemania, Espainia, Italia eta Letoniako Txapelketetan izango du hitzordua aste honetan, 14 txirrindularirekin.

Idoia Erasok eta Eneritz Vadillok Espainiako Txapelketako erlojupekoa jokatuko dute Madrilen; Lija Laizanek zilarra eskuratu du Letonian eta Aileen Schweikart Alemanian itzuliko da. Lau horiek bi probatan arituko dira. Gainera, Yurani Blanco, Tania Calvo, Ariana Gilabert, Usoa Ostolaza, Laura Rodríguez, Marta Romeu, Alba Teruel eta Mireia Trías, eta Nadia Quagliotto eta Debora Silvestri Italian, errepidean lehiatuko dira.

Ion Lazkano, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioko kirol arduraduna: "Urteko helburuetako bat iritsi da. Erlojuari begira, 23 azpikoekin egin dugu apustua. Ondo landu ahal izan dute, eta Espainiako txapeldun izan dira biak. Uste dugu 23 urtez azpiko mailan ahalik eta gorenen egon gaitezkeela eta eliteekin sailkapen orokorrean gertu egon gaitezkeela.

Ordekako lasterketari so, irteeran aurkeztuko dugun multzoa azpimarratuko nuke. Oso motibatuta iritsiko gara podiumagatik borrokatzeko eta urrea irabazteko anbizioarekin. Uste osoa dut talde guztien batasuna eta indarra funtsezkoa izango dela lasterketari aurre egiteko. Larunbata iristeko gogo handia dugu egia esan".

Ostiralean (9:30), Eraso eta Vadillo erlojuaren aurka lehiatuko dira gizonezkoen mailako ibilbide berean, 32 kilometrokoa, Sevilla la Nueva herrian. Hurrengo egunean, larunbatean (10:00), 122,6 kilometro beteko dituzte El Escorialen, Alto de la Cruz Verde (85,2 km) mendatearekin, bost kilometro % 4,5ekoa.

Bestalde, LABORAL Kutxaren harrobiko taldeak zortzi gazte izango ditu lehian. 23 urtez azpikoak euren selekzioekin lehiatuko dira: Aitor Agirre (erlojupekoa bakarrik), Nicolas Alustiza, Iñaki Diaz, Sergio Lorenzo, Iker Mintegi, Manuel Rodriguez eta Unai Zubeldia (ordekakoa). Erlojupekoa ibilbidea profesionalen berdina izango da, 32 kilometrokoa, ostiralean (11:30), eta larunbatean (16:00) 166,1 kilometro izango dituzte aurretik. Azkenik, Ander Ganzabal elite mailako lineako proban lehiauko da igandean (9:05) profesionalekin batera.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean