2023/03/19
LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa oso ondo lehiatu da Normandian
LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa maila ederrean aritu da Normandieko Tourrean (2.1), Frantzian ospatutako hiru etapetako onenetatik gertu.
Idoia Eraso 11. izan zen ostiraleko lehen etapan, eta Lija Laizane izendatu zuten jardunaldiko lehiakorrena; Alba Teruel hamargarren izan zen larunbateko bigarren etapan, eta igandean, bederatzigarren. Sailkapen nagusian, valentziarrak 17. bukatu du, Idoia Erasok 26. eta Usoa Ostolazak 31., hirurak 20 segundora Cédrine Kerbaol (WNT) garailearengandik. Lehen egunean, Tania Calvok, berriz, erorketa izan zuen eta lasterketa utzi behar izan zuen.
Ion Lazkano, kirol arduraduna: "Laburpeona positiboa da. Geure burua agerian utzi dugu, etapetako lehian egon gara, egunero top 10ean. Onenetatik gertu ikusi dugu elkar, mugimendu garrantzitsuetan. Taldearentzat benetan garrantzitsua izango den maiatza prestatzen jarraitzeko konfiantza emango digun lasterketa da. Indartuta ateratzen gara itzuli honetatik".
Women's World Tourreko Alfredo Binda Sarian, Italian, taldeko txirrindulariek ezin izan dute faborito nagusien erritmoa jarraitu azken partean, Nadia Quagliotto 44., Ariana Gilabert 56. eta Eneritz Vadillo 58. sailkaturik.
LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioaren hurrengo lasterketa GP Cidade De Pontevedra (Espainiako Kopa) izango da, datorren igandean, martxoaren 26an.
LABORAL Kutxa
Unai Zubeldiak (LABORAL Kutxa) irabazi du Lizarrako Cirilo Zunzarren Oroimenezkoan, Euskaldun Txapelketarako puntuagarria, 141,6 kilometroa eta sei mendiko sariekin tartean.
Ibilbidea menditsua izan arren, lasterketa ez da hautsi eta Zubeldiak aurrea hartu dio tropelari helmugan, besoak altxatuz joan zen asteburuan Berriatuan bezalaxe, 2023an taldeak lortzen duen hirugarren garaipena. Larunbatean Laukizko Udal Sarian Iker Mintegi zen onena, 15. postuan.
Extremadurako Itzulian ere LABORAL Kutxak nabarmendu da. Ander Ganzabal bigarren izan da azken saioan eta sailkapen nagusiko bigarren postura igo da, Adrien Marie irabazleak bakarrik gaindituta. Iker Trigo bederatzigarren izan da, eta Mikel Gaztañagaren taldea itzuliko bigarren onena izan zen. Danel Casais, Asier Castilla, Cole Davis, Iñaki Diaz eta Jaime Romero beste taldekideak izan dira.
Euskadi Fundazioaren harrobiko taldea hiru probatan lehiatuko da datorren asteburuan, Markina-Xemeinen (Euskaldun Txapelketa), larunbatean, eta Gorlako Igoera Bergaran (Euskaldun) eta Espainiako Kopako GP Primavera Ontur, igandean.