LABORAL Kutxa taldeak lasterketa ederra bete du Belgikan

Itzuli

2023/09/13

LABORAL Kutxa taldeak lasterketa ederra bete du Belgikan

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa Grisette Grand Prix Wallonie (1.1, Belgika) klasikoan nabarmendu da, Nadia Quagliottok bosgarren postua eskuratuta eta Usoa Ostolazak seigarrena. Bi txirrindulariak garaipena jokoan zuten multzoan lehiatu dira.

Belgikako klasikoak 139,2 kilometro zituen eta Namur hirian amaitu da. Quagliotto eta Ostolaza garaipena lortzeko hamar bat txirrindulariko talde hautatuan helmugaratu dira eta bosgarren eta seigarren postua lortu dute, hurrenez hurren. Abuztuko eta iraileko ildo onari jarraipena ematen dion emaitza hain zuzen ere. Marta Lachek (WNT), Silvia Persicoren (UAD) aurretik, garaipena lortu du.

Ion Lazkano, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioko kirol arduraduna: "Lasterketa lasaia izan da amaierara begira azkartu den arte eta kanporatze lasterketa izan da. Gu onenekin egon ahal izan gara. Asmoa argia genuen, Nadiarekin eta Usoarekin posturik onenak bilatzea, Ardèchetik sasoiko heldu dira-eta. Beraz, helburua bete dugu eta oso pozik gaude horregatik".

Multzo bera Idoia Eraso, Usoa Ostolaza, Nadia Quagliotto, Marta Romeu, Aileen Schweikart eta Mireia Trías, AG Tour de la Semois (2.2, Belgika) itzulian izango da, ostiralean (13:00, 116,6 km) eta larunbatean (13:30, 119,8 km), eta astea Grand Prix International d'Isbergues (1.2, Frantzia, 133,3 km) klasikoak emango dio itxiera igandean (10:45). Alba Teruelek Eraso ordezkatuko du Frantziako klasikoan.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean