LABORAL Kutxa taldea maila gorenean lehiatuko da Emakumezkoen La Vueltan

Itzuli

2023/04/27

LABORAL Kutxa taldea maila gorenean lehiatuko da Emakumezkoen La Vueltan

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak maila gorenean hasiko du maiatza Emakumezkoen La Vuelta bigarren urtez jarraian parte hartzen, maiatzaren 1etik (astelehena) 7ra (igandea), Torreviejatik Covadongaraino zazpi etapatan.

Yurani Blanco, Idoia Eraso, Ariana Gilabert, Usoa Ostolaza, Nadia Quagliotto, Laura Rodríguez eta Alba Teruel dira talde teknikoak World Tourreko maila goreneko lasterketa bati aurre egiteko aukeratu dituen zazpi txirrindulariak.

Ion Lazkano, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioko kirol arduraduna: "Taldea orekatua izango dugu La Vueltan aurrez aurre izango ditugun ibilbide mota guztietarako. Badakigu gure maila eta non lehiatuko garen. Azken finean, inguruan izango ditugun taldeak munduko onenak dira, World Tourrekoak, eta munduko txirrindularitza-elitearekin izango gara. Saiatuko gara esprintak bilatzen bigarren eta hirugarren egunean Laurarekin, mailako ihesaldi batzuk lortzen Yurani, Alba eta Nadia taldekideekin, eta hortik aurrera emaitzaren bat bilatuko dugu. Izan ere, hori da urteko helbururik nagusiena; maillotari ikusgarritasuna ematea eta protagonista izaten saiatzea.

Egutegi bizia larunbat honetatik aurrera hasiko da La Vueltarekin jarraitzeko. Revoltan, helburuek anbizio handiagokoak izan behar dute, eta lasterketa lehiatzeko aukerak izango ditugula espero dut. Yurani eta Nadia sasoi onean dira, uste dut aurrean egon daitezkeela eta emaitza ona atera dezakegula maiatza ezin hobeto hasteko".

La Vueltako ibilbidea hiru etapa lauetan, mendiko bi etapatan, mendi ertaineko etapa batean eta taldekako erlojupeko batean laburbiltzen da. Gaineko amaierak dira Mirador de Peñas Llanas (2. mailakoa) mendatean, bosgarren etapan, eta Navafría (1. mailakoa, 53,7 km) aurretik, eta, batez ere, azken eguneko bukaera Lagos de Covadongan (HC). 14,5 kilometroko taldekako erlojupekoak irekiko du lasterketa Torreviejan, hiru jardunaldi jarraian zailtasun handirik gabe lotzeko. Seigarren etapak, berriz, mendi erdiko ibilbidea du.

Ibilbidea eta ordutegiak:

  • Maiatzak 1, astelehena. 1. etapa: Torrevieja - Torrevieja, 14,5 km CRE. Lehen taldearen irteera: 12:34 / Azken taldearen irteera: 13:43
  • Maiatzak 2, asteartea. 2. etapa: Orihuela - Pilar de la Horadada, 105,5 km. Irteera: 14:20 / Helmuga: 16:52-17:08
  • Maiatzak 3, asteazkena. 3. etapa: Elche de la Sierra - La Roda, 148,5 km. Irteera: 13:50 / Helmuga: 16:48-17:14
  • Maiatzak 4, osteguna. 4. etapa: Cuenca - Guadalajara, 123,5 km. Irteera: 13:30 / Helmuga: 16:49-17:11
  • Maiatzak 5, ostirala. 5. etapa: La Cabrera - Mirador de Peñas Llanas. Riaza, 129,5 km. Irteera: 11:55 / Helmuga: 15:19-15:43
  • Maiatzak 6, larunbata. 6. etapa: Castro Urdiales - Laredo, 107 km. Irteera: 12:20 / Helmuga: 15:21-15:41
  • Maiatzak 7, igandea. 7. etapa: Pola de Siero - Lagos de Covadonga, 93,5 km. Irteera: 12:40 / Helmuga: 15:21-15:40

24 taldek hartuko dute parte, World Tourreko 14 taldeetatik 12k eta 12 Kontinentalek, tartean LABORAL Kutxak. Teledeporte eta Eurosport kateek zuzenean eskainiko dute lasterketa. 

AURRETIK, REVOLTA

Joan den asteburuan Villaquilambren lortutako lehen garaipenaren ondoren, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa apirilaren 29an (larunbata) arituko da reVolta (1.1) klasikoan, Yurani Blanco, Ariana Gilabert, Lija Laizane, Eider Merino, Nadia Quagliotto, Mireia Trías eta Eneritz Vadillo taldekideekin.

Kataluniako proba Sant Cugat del Vallesen hasi eta bukatuko da, 126,9 kilometroko ibilbide menditsuan. Izan ere, hiru mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek: Coll de Castellbisbal (2.a, 11,9 km), Port d 'Ullastrell (1.a, 32,9 km) eta Alt de la Creu d' Aragall (1.a, 97,4 km), azken hau helmugatik 29,5 kilometrora.

Guztira 16 taldek hartuko dute parte, bi WorldTourrekoak eta 11 Kontinentaletakoak, horien artean LABORAL Kutxa. Irteera goizeko 10etan izango da eta arratsaldeko ordu bata eta erdiak aldera iristea espero da. TV3ko kamerek zuzenean eskainiko dituzte lasterketaren azken kilometroak.

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioaren egutegia

LABORAL KUTXA AMATEUR

LABORAL Kutxa bi probatan lehiatuko da larunbatean: Lazkaoko Proba (9:30) eta Trofeo Ciudad de Medina de Pomar (16:00). Nicolas Alustiza, Iker Barandiaran, Cole Davis, Iñaki Díaz, Ailetz Lasa, Iker Mintegi, Iñaki Murua, Maxime Renoux, Manuel Rodríguez, Iker Trigo, Jagoba Uranga eta Unai Zubeldia Lazkaon lehiatuko dira 128,7 kilometro eta sei mendi puntuagarriekin (Larraitz eta Lazkaomendi birritan, Olaberria eta Gaintza). Mintegi Euskaldun Txapelketako lidergoari eusten saiatuko da.

Imanol Aceña, Asier Castilla, Ander Ganzabal, Luis García, Gabriel Ibáñez, Ander López, Sergio Lorenzo, Ruben Rodrigues, Yerai Sastre eta Alejandro Villacastín, bestalde, Medinan korrituko dute 131 kilometroko ibilbidean Rosaleseko gainean amaitzeko.

LABORAL Kutxaren egutegia

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean