LABORAL Kutxa lasterketetara itzuliko da

Itzuli

2023/04/14

LABORAL Kutxa lasterketetara itzuliko da

LABORAL Kutxa taldeak berriro ekingo dio lehiaketari: Grand Prix Féminin de Chambéry (1.1), igandean, eta Lea Artibai Txallengea, hiru probatan, ostiraletik igandera, Lekeition, Markina-Xemeinen eta Berriatuan.

Yurani Blanco, Idoia Eraso, Ariana Gilabert, Lija Laizane, Usoa Ostolaza, Nadia Quagliotto eta Marta Romeu dira igandean Frantziako Grand Prix Féminin de Chambéry nazioarteko klasikoan parte hartuko duten zazpi txirrindulariak. Guztira, 109,9 kilometroko ibilbidea izango dute, bihurria eta zazpi galtzadar atalekin, eta 27 talderekin irteeran.

Bestalde, Tania Calvo, Ines Cantera, Mireia Trías, Laura Rodríguez eta Eneritz Vadillo dira Lea Artibai Txallengean lehiatuko diren bost txirrindulariak: ostiralean 4,5 kilometroko erlojupekoa Lekeition (17:00), larunbatean Markina-Xemeinen (11:15) 69,7 kilometro, eta igandean Berriatuan (11:30) 68,5 kilometro.

Halaber, LABORAL Kutxa amateurra bi probatan lehiatuko da, biak igandean. Iker Mintegik Euskaldun Txapelketako lidergoa defendatuko du Duranako Eusebio Velez Sari Nagusian (10:00), Imanol Aceña, Nicolás Alustiza, Iñaki Díaz, Aimar Galdos, Ander López, Iñaki Murua, Maxime Renoux, Iker Trigo, Jagoba Uranga, Alejandro Villacastín eta Unai Zubeldia taldekideekin batera, 134,4 kilometro Arlaban hiru aldiz igota.

Beste multzo bat, Aitor Agirre, Iker Barandiaran, Asier Castilla, Ander Ganzabal, Luis García, Gabriel Ibañez eta Ailetz Lasa  txirrindulariak, Angel Lozanoren Oroimenezko Valladolid Klasikoan (9:00) lehiatuko da, Espainiako elite eta 23 urtez azpiko Kopakoa eta 160,5 kilometrokoa, Mintegik Valenciagan bigarren postua lortu ondoren.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean