LABORAL Kutxa taldeak Durangoko Sariari egingo dio aurre

Itzuli

2024/05/13

LABORAL Kutxa taldeak Durangoko Sariari egingo dio aurre

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak etxean jarraitzen du goi mailako egutegiarekin eta Durango-Durango Emakumeen Saria (1.1) lehiatuko du asteartean.

Yurani Blanco, Nadia Qualiotto, Marta Romeu, Ane Santesteban, bigarren sailkatua iaz, Eneritz Vadillo eta Eri Yonamine izango dira euskal lasterketan lehiatuko diren sei txirrindulariak, Ion Lazkanoren zuzendaritzapean. lau txirrindularik errepikatu dute Itzuliatik, Blanco, Quagliotto, Santesteban eta Yonamine, eta Romeu eta Vadillo gaineratzen dira.

Durangon hasita (15:00) eta amaituta, lasterketak 113 kilometroko ibilbidea du, Miotatik lau igoerekin lehen zatian, eta azken 30 kilometroetan zailduko da proba Areitio (84,4 km) mendatearekin eta Goiuria bi aldiz (95,6 eta 106,6 km), 5,5 kilometro % 5ean, Garaiko muinoarekin azken igoeraren aurretik. Arratsaldeko seiak aldera lehenengo txirrindulariak iristea aurreikusten da.

Guztira, 26 taldek hartuko dute parte, WorldTourreko zazpi talde eta 13 Kontinental mailakoak, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa horien artean. Aste honetan bertan, euskal taldea Women's WorldTour mailako Burgosko Itzulian arituko da ostegunetik igandera bitartean.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean