LABORAL Kutxa taldea, dena ematera Eibarko Hiria Sari Nagusian

Itzuli

2023/05/26

LABORAL Kutxa taldea, dena ematera Eibarko Hiria Sari Nagusian

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa igandean lehiatuko da UCIko Eibarko Hiria Sari Nagusian, azken asteetako nazioarteko egutegiari jarraipena ematen.

Yurani Blanco, Lija Laizane, Usoa Ostolaza, Nadia Quagliotto, Debora Silvestri eta Eneritz Vadillo taldekideek osatzen dute proban arituko den multzo lehiakorra.

Ion Lazkano, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioko kirol arduraduna: "Etxeko lasterketa bat da, denok ezagutzen ditugun errepideetan, eta ahalik eta ondoen aukera izango dugu. Talde orekatua eta lehiakorra dugu lasterketari aurre egiteko eta garaipena eta podiuma lehiatzeko".

Ibilbidea bihurgunetsua da, 112,3 kilometro guztira, eta hiru mendate puntuagarri ditu: Itziar (3., 25,2. km), Meagas (3., km, 41. km) eta San Miguel (3., 100. km), helmugatik 12ra azken hori. Irteera goizeko 10etan izango da, Untzaga plazatik, eta arratsaldeko ordu bata baino pixka bat lehenago iristea aurreikusten da Toribio Etxebarrian.

Eibarko irteeran, 19 talde izango dira, World Tour bat, 14 UCI Kontinental, LABORAL Kutxa tartean, eta lau amateur. Lasterketa zuzenean jarraitzeko aukera izango dute zaleek Eibarko Txirrindulari Elkarteren webgunean: www.clubciclistaeibarres.org. Andaluziako Itzulia Women (2.1), maiatzaren 31tik ekainaren 4ra, hurrengo lasterketa izango du taldeak.

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioaren egutegia

LABORAL KUTXA

LABORAL Kutxa amateurra, bestalde, Loinatz Proba arituko da larunbatean Beasainen, 23 urtez azpiko eta elite mailako Euskadiko Txapelketa eta Euskaldun Txapelketako proban, 15 txirrindularirekin: Imanol Aceña, Aitor Agirre, Nicolás Alustiza, Iker Barandiaran, Asier Castilla, Ander Ganzabal, Luis García, Gabriel Ibáñez, Ailetz Lasa, Ander López, Iñaki Murua, Maxime Renoux, Yerai Sastre, Iker Trigo eta Unai Zubeldia.

131,2 kilometroko ibilbideak zortzi mendiko sari ditu: lau aldiz Atagoiti (3., 15,5. km / 27,9. km / 66,2. km / 78,6. km), hiru aldiz Olaberria (3., 44,1. km /94,8. km / 124,5. km) eta bat Mandubia (2., 113 km). Irteera 9:30ean da eta arratsaldeko ordu bata aldera iristea espero da.

LABORAL Kutxa amateurraren egutegia

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean