LABORAL Kutxa taldea Frantzian eta Italian arituko da

Itzuli

2023/03/16

LABORAL Kutxa taldea Frantzian eta Italian arituko da

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioak nazioarteko mailako bi probatan parte hartuko du aste honetan: Normandieko Tourra (2.1), Frantzian, ostiraletik igandera, eta Italiako Women's World Tourreko Alfredo Binda Saria, igandean.

Idoia Eraso, Lija Laizane, Usoa Ostolaza, Marta Romeu, Tania Calvo eta Alba Teruel taldekideak Normandie Féminin Tourra (2.1) itzulian izango dira. Guztira, 22 taldek hartuko dute parte, World Tourreko hainbat talderekin. Ibilbideak ez du mendate handirik, baina bai muino ugari eta ibilbide bihurgunetsua egunero.

Ibilbidea:

  • Martxoak 17, ostirala. 1. etapa: Argentan - Bagnoles-de-l 'Orne, 139 km. Irteera: 12:40 / Helmuga: 16:10-16:32
  • Martxoak 18, larunbata. 2. etapa: La Haye - Flamanville, 103 km. Irteera: 13:30 / Helmuga: 16:00-16:17
  • Martxoak 19, igandea. 3. etapa: Saint-Pierre-en-Auge - Caen, 114 km. Irteera: 13:30 / Helmuga: 16:18-16:36

Beste multzo bat Alfredo Binda-Comune di Cittiglio (1.WWT) sarian lehiatuko da igandean, Women 's World Tourreko hirugarren proba taldearentzat, UAE Tourrean eta Strade Bianchen lehiatu ondoren. Yurani Blanco, bosgarren Extremadurako Itzulian, Ariana Gilabert, Nadia Quagliotto, Laura Rodríguez, Aileen Schweikart eta Eneritz Vadillo izango dira lehian arituko diren sei txirrindulariak. Lasterketa, tropeleko talderik onenekin, azken zirkuituan erabakiko da, lau itzuli, Casale (800 metro % 7an) eta Orino (3,9 km % 3,9an) igoerekin; guztira, 139 kilometro Maccagno con Pino e Veddascatik Cittigliora.

Ion Lazkano, LABORAL Kutxako kirol arduraduna: "Bi lasterketetan gure lekua bilatuko dugu. Frantzian, ihesaldietan protagonista izatea espero dugu, eta top hamar bat egiten saiatuko gara. Italian, berriz, goi maila den arren, gure helburua probaren lehen erdian protagonismoa izatea da, eta uste dut postu duina lor dezakegula Aileenekin. Zalantzarik gabe, maila guztietan ikasten eta hazten jarraitzeko beste bi proba dira".

LABORAL KUTXA AMATEUR

LABORAL Kutxa amateurra Euskaldun Txapelketako beste bi probatan izango da asteburuan, Laukizen larunbatean eta Lizarran igandean.

Larunbata. Laukizko Udal Saria (10:00 - 13:00): Aitor Agirre, Nicolás Alustiza, Iker Barandiaran, Aimar Galdos, Luis García, Ailetz Lasa, Ander López, Iker Mintegi, Manuel Rodríguez, Yerai Sastre, Alejandro Villacastín eta Unai Zubeldia.

Igandea. Cirilo Zunzarren Memoriala (10:00 - 13:32/13:56): Nicolás Alustiza, Iker Barandiaran, Gabriel Ibáñez, Ailetz Lasa, Ander López, Sergio Lorenzo, Iker Mintegi, Maxime Renoux, Ruben Rodrígues, Yerai Sastre, Jagoba Uranga eta Unai Zubeldia.

Beste multzo batek Extremadurako Itzulian da asteazkenetik igandera, Danel Casais, Asier Castilla, Cole Davis, Iñaki Díaz, Ander Ganzabal, Jaime Romero eta Iker Trigo taldekideekin.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean