LABORAL Kutxa taldeak hiru klasiko lehiatuko ditu Belgikan eta Italian

Itzuli

2024/09/30

LABORAL Kutxa taldeak hiru klasiko lehiatuko ditu Belgikan eta Italian

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak hiru klasiko gehiago lehiatuko ditu denboraldi amaierako egutegian, Binche-Chimay-Binche, bihar asteartea, urriaren 1ean, Belgikan, eta Giro dell'Emilia eta Tre Valli Varesine urriaren 5ean, larunbatean, eta urriaren 8an, hurrenez hurren, Italian.

Idoia Eraso, Lourdes Oyarbide, Nadia Quagliotto, Catalina Soto, Alba Teruel, Cristina Tonetti eta Laura Tomasi dira bihar Belgikako Binche Chimay Binche pour Dames (1.1) klasikoan lehiatuko diren zazpi txirrindulariak. Irteera 11:00etan da eta arratsaldeko ordu biak aldera iristea espero da. Azken kilometroak Max/Eurosporten jarraitu ahal izango dira.

Bestalde, Yurani Blanco, Usoa Ostolaza, Nadia Quagliotto, Debora Silvestri, Cristina Tonetti eta Laura Tomasi Italiako bi klasikoak jokatuko dituzte. Larunbatean (11:45), Giro dell'Emilia Internazionale Donne Elite (1.Pro), 113,8 kilometro, San Luccako bi igoerarekin, Max/Eurosport kamerak zuzenean dituela. Urriaren 8an, asteartea (8:50), Tre Valli Varesine Women's Race (1.Pro) iritsiko da, 136,9 kilometrokoa.

Ion Lazkano, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa kirol arduraduna: "Hiru klasiko hauetan emaitzak lortzeko aukera izango ditugula uste dut. Izan ere, taldea ondo iristen denez borrokan aritzeko asmo osoarekin goaz. Aurreneko klasika Belgikan nahiko laua da, zirkuituan, eta neurri handi batean esprintean amaitu daitekeen lasterketa da. Gure multzoari begira, Tomasi, Soto eta Quagliotto taldekideekin aukerak jokatzea nahiko genuke UCI puntuak lortzen saiatzeko eta azken hilabete hauetan daramagun bolada positiboari jarraipena emateko. Bestalde, Italian, maila handiko lasterketak lehiatuko ditugu. Tre Valli probak ibilbide bihurgunetsuagoa du, zirkuituan amaituta, talde murriztuaren esprint bukaera espero dugu; iaz, Quagliotto oso ondo aritu zen. Azkenik, Giro Emilia ondo moldatzen zaie Yuraniri eta Usoari, horrenbestez, emaitzak lortzeko ilusioarekin eta borrokan aritzeko itxaropena eta gogoak ditugu".

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean