Mikel Bizkarra (Euskaltel-Euskadi), igotzaile onenekin Burgosen

Itzuli

2022/08/04

Mikel Bizkarra (Euskaltel-Euskadi), igotzaile onenekin Burgosen

Mikel Bizkarrak (Euskaltel-Euskadi) izen handiekin neurtu ditu indarrak Burgosko Itzuliko mendiko lehen jardunaldian (2.Pro), Quintana Martín Galíndez eta Villarcayo arteko 156 kilometroko ibilbidean.

Txirrindulari bizkaitarrak onenekin eutsi dio Picon Blanco mendatean eta onenen taldean helmugaratu da, hala nola, Tao Geoghegan Hart, Alejandro Valverde, Vincenzo Nibali, Esteban Chaves, Hugh Carthy, Joao Almeida edo Jay Hindley aurkariekin. Ibai Azurmendi, berriz, eguneko ihesaldian sartu da; Xabier Mikel Azparrenek, aldiz, mendiko lidergoa galdu du eta bigarrena da sailkapenean.

Ostiraleko laugarren etapa, Torresandino - Ciudad Romana de Clunia, 169 kilometro, larunbateko etaparen atarikoa izango da Lagunas de Neila mendatean bukatuko da-eta azken saioa.

Portugalgo Itzulian (2.1), Euskaltel-Euskadik maila ederra eman du Lisboako aitzin-etapan (5,4 kilometro), Juan Jose Lobato zortzigarren, Txomin Juaristi hamargarren eta Peio Goikoetxea 16. sailkaturik. Ostiralean lehen etapa izango da, 193,7 kilometro eta 1,8 kilometroko aldapan bukatuta.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean