#Vuelta2021Gurekin lehiaketaren amaiera

Itzuli

2020/11/09

#Vuelta2021Gurekin lehiaketaren amaiera

Aho zabalik utzi gaituzue!

Lehiaketa hasi zen egunetik milaka eta milaka mezu jaso ditugu. Mezu ikaragarri eta hunkigarriak. Askotariko testuak idatzi dituzue eta zuen dedikazioa eta originaltasuna eskertu nahi dizuegu.

Zaila izan da hainbeste mezuen artean bakarra hautatzea, baina jada gure epaimahiak testu originalena hautatu du eta bada garaia honi aurpegia jartzeko…

Orbea bizikletaren irabazlea… Baptistou Laroy da!

 

Hau izan da bere testua (euskeraz idatzita): Urtero gure Pirineoetara joaiten nintzen aitarekin, Frantziako Itzuliko txirrindularien ikustera. Ez gira euskaldunak baina 2001ean, Luz Ardideneko mendian Marea Laranja deskubritu dugu, bere zale sutsu eta alaiekin. Egun hortatik goiti gure maillota laranja bihurtu da, baita gure bihotza ere.

Gaurregun aita ez da gehiago hor, eta nere semeak Pirineoetan Euskaltel Euskadiko txirrindularien sustengatzeak sortzen duen magia ezagutu dezan amesten dut. Vueltarako edo Tourrerako. Ez naiz euskalduna baina marea laranjen zalea bai, nere semea bezala.

Bere izena ?... Amets ❤️

 

Zorionak eta ondo pasa zure Orbea berriarekin!

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean