2024/08/04
Portugalgo Itzulia: Mikel Bizkarra, bosgarren eta Euskaltel-Euskadi, talde onena
Portugalgo Itzulia (2.1) zapore onarekin amaitu du Euskaltel-Euskadi taldeak, Mikel Bizkarra bosgarren sailakatuta eta Joan Bou zortzigarren, hain zuzen ere. Euskaldunek taldekako sailkapena beregaantu ute eta Luis Angel Matek Mendiko Saria irabazi du, etapa bat lortzeaz gain, hamaika egungo lasterketan.
Itzuli bikain bat osatu ondoren, podiumak ihes egin zion talde laranjari larunbatean, Senhora da Graçan amaitu zen jardunaldi nagusian, itzuliaren ustekabeko iraulketa batean, aurretik ihes eginda multzoa helmugaratu baitzen. Viseuko azken erlojupekoan (26,6 kilometro), Bizkarrak azken etapa bikaina egin du, 12.a, eta Bou 24.a sailkatu da. Horrenbestez, Mañariakoak bi postu aurreratu ditu bosgarren bukatzeko, eta valentziarrak zortzigarren bukatu du, zazpigarren postutik zazpi segundora. Artem Nych izan da irabazlea.
Euskaltel-Euskadik 12 top10 pilatu ditu, lehen hamarren artean etapa guztietan, bitan izan ezik. Matek laugarren etapan garaipena lortu zuen, 2024ko lehena taldearentzat, eta Andoni Lopez de Abetxuko bigarren izan zen zortzigarren etapan. Sailkapen nagusian podiuma zen helburua, baina aukera larunbatean desagertu zen.
Joan Bou, Mikel Bizkarra, Xavier Cañellas, Asier Etxeberria, Andoni Lopez de Abetxuko eta Luis Angel Mate taldekideek Grandissima itzela bat osatu dute, podiumean taldekako garaipenarekin sarituta eta Matek Mendiko garaipena lortuta, Pello Olaberriaren eta Santi Barrancoren kirol zuzendaritzapean. Jame Fouchék, aldiz, lepauztaia hautsi zuen zazpigarren etapan erorikoa izan eta gero eta lasterketa utzi behar izan zuen.
Pello Olaberria, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol zuzendaria: "Pozik nago. Atzoko egunean izan ezik, uste dut ezin izan dugula hobeto lehiatu eta itzuli oso ona egin dugula. Denak aritu dira talde-lanean, eta maila oso ona erakutsi dugu. Bizkarrak oso erlojupeko ona egin du. Bagenekien postu batzuk aurreratzeko aukerak genituela, eta Bouk, berriz, ez du bere erlojupekorik onena egin, agian gehiago espero genuen, baina 11 eguneko itzulia izan da era horrek eragina du hanketan. Mendiko sariaren eta taldekako sailkapenaren ordainak izan ditugu. Orain, Burgos, Donostia, Getxo eta Espainiako Itzuliaren bila goaz".
Hurrengo lasterketa Burgosko Itzulia da (2.Pro), bihar astelehenetik ostiralera, Jon Aberasturi, Enekoitz Azparren, Victor de la Parte, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Iker Mintegi txirrindulariekin. Donostiako Klasikoa (1.WWT) eta Getxoko Zirkuitua (1.1) etxean, larunbatean eta igandean, hurrenez hurren, astea osatuko dute Espainiako Itzuliari (abuztuaren 17tik irailaren 8ra) aurre egin baino lehen.