Txomin Juaristi (Euskaltel-Euskadi) maila ederrean Luxenburgon

Itzuli

2022/09/15

Txomin Juaristi (Euskaltel-Euskadi) maila ederrean Luxenburgon

Euskaltel-Euskadi taldeko Txomin Juaristi onenen artean da Luxenburgoko Itzulian (2.Pro) 14. postuan erlojupekoa ospatuta.

Onenen multzoan aurreneko hiru jardunaldietan, Juaristi nahiko ondo moldatu da laugarren etapako 26,1 kilometroko bakarkako erlojupekoan, Mattias Skjelmose Jensen (TRS) irabazlearengandik 55 "ra, eta 14. postuan dago sailkapen nagusian. Gainera, maillot laranja izan da protagonista lehen hiru etapatan, Antonio Soto eta Asier Etxeberria ihesaldietan. Lasterketa larunbatean amaituko da 178,4 kilometroko ibilbide bihurriarekin. Guztira, WorldTourreko sei talde lehiatzen ari dira eta bost ProTeam mailakoak.

Txomin Juaristi: "Nire asmoa zen sailkapen on bat egitea denboraldia nola amaitzen ari naizen ikusita -hamargarren Portugalgo Itzulian eta 13. Poitou Charenteseko Tourrean-. Taldea oso ondo ari da errepidean, egunero egoten gara ihesaldietan, Soto eta Asierrekin zehazki. Eta gainerako kideek babestu eta lagundu egiten naute, eta horrek konfiantza handia ematen du, hain zuzen lankideen laguntza jasotzea. erlojupekoari dagokionez, postu hobea egitea espero nuen, baina pozik nago egindako lanarekin. Bihar sailkapen nagusian postua mantentzeko edo hobetzeko gogoa daukat".

LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxa taldeak larunbatean ekingo dio denboraldiko azken lasterketari, Oñati Proban (10:00), 115 kilometrokoa eta zazpi igoera gustira, azkena Arregi, helmugatik lau kilometrora. Aitor Agirre, Jon Arakama, Xabier Berasategi, bigarren Altsasun ostegunean, Asier Castilla, Danel Casais, Iván Gómez, Ailetz Lasa, Ander López, Sergio Lorenzo, Iker Mintegi, Iñaki Murua, Maxime Renoux eta Unai Zubeldia izango dira 13 txirrindulariak lehian.

Euskal txirrindularitzarekin lankidetzan aritu nahi?

Izan bazkide

Eman izena gure newsletterrean